Poesia argitaragabea. Azken poesia
Poesia argitaragabea. Azken poesia
1986, poesia
216 orrialde
398-5150-0
azala: Nestor Basterretxea
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, narratiba/antzerkia
1986, saiakera
1986, denetarik
Poesia argitaragabea. Azken poesia
1986, poesia
216 orrialde
398-5150-0
aurkibidea
 

BAINA EZ APIRILIK

Eguberriaren bezpera

hauetan

guztiz pobre gelditu

naiz...

Jesuiten kontua ezin pagatu ukan

dut,

eta

ez kotxea ez telebista ez dautate

enbargatu:

 

Batak bere ibiltzeaz ukatu

du,

eta besteak

ez du argitu

nahi.

 

Gabon hauetan ez dugu

indi-oilaskorik

janen

gurean

(egia da ez dugula sekula jan),

eta, asko kariotzen ez bada,

oilasko batekin

(Euskal Herriko oilasko miserable batekin)

kontentatuko

gara.

Eta, gainera,

ene haurren gandik sei urteko

ausentziaren

mehatxua...

 

Si estás lejos de tus hijas,

Aresti,

tu corazón está triste;

son el poema más bello,

Aresti,

que tú jamás escribiste.

 

Ene haurtzaroko egunetan

gose handiak

sufritu nituen,

eta horregatik

egin nuen zina,

ene haurrei ez zitzaiela

faltako,

nik eduki ez

nuena.

Eta hala nola

gose hargatik

madarikatu nuen

lur hau,

ez nuke madarikatu nahi ukanen

hizkuntza hau

neure alaben gosea

gatik...