KAUSAREN KAUSA
Berriz diot:
Soinuak ez du enzuten,
sua ez da errecen,
ura ez da busticen,
argia ez da ikusten,
dirua ez da erosten,
airea ez da aizacen,
eta
doloreak ez du minik ematen:
Zoro dei egidazue,
baina
zuzen nagoela aitortu behar duzue,
zeren,
hic batean,
kausa batek
ez du
bere arrazoia
motibacen.