ŤAntxietať antzerki-taldea
Urteetan zehar eta oztoporik handienak izan ziren garaian ere bai, halako euskal antzerki giroa izan da beti Azpeitian. Atseden orduak euskal antzerkiari eskainiz, talde bat bestearen ondoren sortzen joan ziren eta horien lanari esker antzerkigintzak halako segizio bat izan du denbora luzean.
Azpeitiar antzeslari horien lanari esker ezagutzera eman ziren beste antzerki askoren artean, “Garo usaia", "Gogo ońazeak", "Ramuntxo”, “Bernaińoren larriak”, “Inoxente", “Ustegabeko poza”, eta abar kate luze bat osatzen zutela, benetan maila bikaina iritsirik “Jaiotza” eguberri giroko antzerkiarekin eta batez ere “Jaunaren bideetan” antzerkiaren bidez, antzeslari eta abeslarien artean ia larogei laguneko taldea osaturik.
Uste baino geldialdi luzeagoa izan zen ordea Azpeitian antzerkigintzan, 1965. urtearen ondoren, 1981. urtearen bukaeran ŤAntxietať antzerki-taldea sortu zen bitartean. Talde hau agertu zen, aurrez antzerkigintzan ibili zirenek biltzeko asmoz eta horrela egingo zuen, bere inguruan beste gazte batzu ere bildurik.
ŤAntxietať antzerki-taldea sortzean, bi helburu nagusi hartu zituen oinarritzat eta hauek izan ziren:
— Euskara bultzatzea antzerki bidez, antzerkia bera indarturik bide batez.
— Euskal antzerki berriak ezagutzera ematea ahal izanez gero.
Horrela, 1982.eko uztailaren 29an, antzerki berri bat plazaratu
zuen: “Sendagai traketsa", hiru ekitaldiko irri-antzerkia.
Taldearen aurkezpenerako antzerki hau aukeratzean, gogoan izan zuen ŤAntxietať antzerki-taldeak, ia hamasei bat urteko hutsune bat bete behar zuela eta antzerki gozagarri bat eskaini behar ziola herriari, beraren aldetik erantzun egoki bat jasotzeko eta berriro, galdua zen zaletasuna pizteko. Horrela jasoko zuen erantzun ezin hobea, lehenik Azpeitian bertan eta ondoren berriz beste zenbait herritan “Herriz-Herri 82”an partaide izanik.
1983.eko uztailaren 23an, beste antzerki berri bat plazaratu zuen ŤAntxietať antzerki-taldeak: “Jokoa nagusi", bi ekitaldiko antzerkia.
Baina, ez zen hor bukatuko azpeitiar taldearen lana, baizik eta 1984.eko uztailaren 28an, beste antzerki berri bat plazaratu zuen: “Lapurreta urtsua”, bi ekitaldiko irri-antzerkia hau ere.
Hiru urteko bizitzan bada, beste horrenbeste antzerki, mota berdinekoak eta irri-antzerkiak eskaini zituen lehenik ŤAntxietať antzerki-taldeak. Garaia zen zerbait aldatzeko, zaletasuna piztua zela ikusi ondoren.
Bere hurrengo lana, oso ezberdina izango zen bada. Drama erako antzerkia, baina euskal kutsuz betea. Horrela, 1985.eko uztailaren 27an, “Bi ahoko ezpata" antzerki berria plazaratu zuen, erantzun egokia jasorik baita ere. Antzerki honen bidez ordea, beste zerbait ere lortu nahi izan zuen ŤAntxietať antzerki-taldeak eta hori zen interpretazio lana egokitzea, barre eginarazten zuten artistak berak emozio ezberdinak agertzean drama erako langintza baten bidez.
Berriro ere, irri-antzerkia aukeratu zuen ŤAntxietať antzerki-taldeak 1986. urterako eta uztailaren 24an, “Haunditasun ametsak” bi ekitaldikoa plazaratu zuen lehen aldiz, beste guztiak bezala Azpeitian estreinaturik.
Taldea sortzean egokitzat hartutako oinarriak, osorik bete ditu bada ŤAntxietať antzerki-taldeak, euskal antzerki berriak ezagutzera emanez eta bere seigarren urteko bizitzan, aurrekoak bezala Imanol Eliasek idatzitako seigarren antzerkia eskaintzea du 1987. urte honetan, “Hiru morroiak ” ekitaldi bakarrekoa.
ŤAntxietať antzerki-taldeak, amateur mailakoa denez, benetan lan handia egina du bada urte gutxiren barnean eta zenbat eta zenbat ordu eskaintzen dioten euskal antzerkiari bera osatzen duten artistek, garbi agertzen da.