Hamar manu minduak - Apetitu on!
Hamar manu minduak - Apetitu on!
Guillaume Irigoien
taldea: Hiruak Bat
1987, antzerkia
104 orrialde
84-398-9566-6
Guillaume Irigoien
1959, Ainhize
 
Hamar manu minduak - Apetitu on!
Guillaume Irigoien
taldea: Hiruak Bat
1987, antzerkia
104 orrialde
84-398-9566-6
aurkibidea
 

 

LEHEN ZATIA

 

 

Lehen agerraldia

 

(WILFRID sartzen da bakarrik oihalaren aintzinean.
Oihala hertsirik).

 

WILFRID: ... Badea norbait?... Nahi nuke norbaitekin solastatu... Ez dea nehor ere?... Errazue ez bada nehor!...

              Ez ahalgez egon..., ez ziuztet janen, alafe!

              Iziarazten ziuztet?... alta gaur baskaldia naiz eta ez dut goserik... Bestalde ez zaut batere gustatzen gizonkia... Peuark... Zer zikinkeria. Emaztekia ohono...

              Bainan ez naiz horren aipatzerat jina... Zozokeria horietaz bestalde, badut besterik erraiteko. Aise erranen duzue gero zozoa naizela... Ez, nik, gauza izigarri bat behar dautzuet aipatu... MUNDUAREN AKABANTZA... Bai, lurra zapartatuko da... BUM... BUM...bum... Ez, ez,...izaitekoz lehertuko da kaka zahar bat bezala... ZZPALAATXXX!!!!! Eta denak fundituko ditu bere ungarri zikinkeriekin... Mundu abre hunen ustelkeriek Izarreria eta Galaxiako botiga guziak ziliportatuko dituzte.

              HOBENDUNAK? NOR DIREN?... Hobendunak... hobendunak hor dira.

 

(Eskuaz ohiala erakusten du.
Urrats batzu entzuten dira oihal gibelean)

 

 

Bigarren agerraldia

 

(WILFRID — Ohial gibelean: JAUN MINIXTROA, KAMELIA).

 

JAUN MINIXTROA: Gure Presidentaren urte burukariko afariko plat bezenbat lan badugu gaur, Kamelia. Bereziki, gomitatu dut Munduko Gosetearen Aurkako Mugimenduaren arduradun bat...

Orduan, untsa errezebitzen duzu, eta jin orduko abisatzen nauzu.

KAMELIA: Untsa Jaun Ministroa...

JAUN MINIXTROA: Idek zkitzu leihoak... Barne ilun hau, azita huts bat bezain trixte zaut.

KAMELIA: Segidan, segidan, Jaun Minixtroa...

JAUN MINIXTROA: Bulegoan izanen naiz... (urratsak)

 

(KAMELIAk ohiala idekitzen du eta WILFRID atzemaiten du)

 

KAMELIA: Wilfrid! Errana dautzut jadanik, Minixteritza huntan ez dela zerritegi batzuetan bezala sartzen...

WILFRID: Zuek zirezte zerriak! Zerriak baino pisoago zirezte... Ez duzue zuen tripa baizik gogoan...

KAMELIA: Lekuak huts zkitzu bestela erotegi batean sakatzen zaitut...

WILFRID: (lekuak hustuz) Zuek zirezte eroak, ez baituzue sinesten gure azken eguna dugula gaur... (badoa)

KAMELIA: Debru meskila... Egun guziez gauza beretik... Bera ereman baleza bederen, bake eman dezan norapait... (hasten da bazterren arrainatzen).

 

 

Hirugarren agerraldia

 

(KAMELIAKOTXINOMININI).

 

KOTXINO: Madona, madona debru fiura, harrapatzen hiut undarrian, debru sudur haundia. Orai egiten ahcil duk marraka Minini... (MININI beharritik atxikitzen du KOTXINOk).

KAMELIA: Oooh! Nor duzu gizon hori Volpone Kotxino...

KOTXINO: Zaude gustian untsa atxikitzen dut andere Kamelia. Presentatzen dautzut Minini.

MININI: Aaaaah...

KOTXINO: Eta badakizu zer egiten zuen ene sukaldean Mininik...

MININI: Aaaaah...

KOTXINO: Minini ebasten ari zen...

MININI: Aaaaah...

KOTXINO: Bai, bai...

MININI: Aaaaaaaaaah...

KAMELIA: Sofritzen du... Ez dugu salbaiki tratu behar... Ez gira zonbait herritan bezala... Erakuts dezagun zibilizatuak girela... Alo Jaun Kotxino utz zazu entzun dezagun zer duen erraiteko...

KOTXINO: Zer zira urrikaltzen?... Zinezko emaztea... Eta kasumak erranen dukanari bestela beharria errotik ateratzen deat...

MININI: Aaaah... GUR! Jaun andereak eta bereziki zuri eskermila andere Kamelia, ene desertuko lilia (eskiari potta emanez)

KAMELIA: Ooooh... (eskua kenduz)

MININI: Minini Aztaparluze, ofizioz bidaiante... Eta preseski entzunik Janariaren Minixteritzaren fama, deliberatua nuen itzulino baten egitea hemen gaindi... eta egia erran uste baitarik gertatu naiz Jaun Kotxinoren leku sakratuan...

KOTXINO: Eta uste baitarik duka atzeman frijiderreko bidea?

MININI: Aitortzen dut bai... haraz geroz zerbait hartu dutala... Bainan nere osagarriaren onetan baizik naiz atrebitu delako gauza haren hartzerat...

KOTXINO: Hartzerat, hartzerat? EBASTERAT Ba...!

KAMELIA: Alo Volpone, ezti zaite...

MININI: Bai Volpone... kexatzea arras kaltegarri da... osol kolpe bat ukan zinezake... (Hor gelditzen da. VOLPONEren keinu batek erakusten baitio hobe duela denborarik ez galtzea). Beraz, andere Kamelia, ene desertuko lilia... Ikusi dut frijiderraren ondoan... sagar bat... Ez duzu asmatzen ahal zer dohainak dituen sagarrak eritasun gaiztoenetarik zaintzeko... eta ene sendagileak gain gainetik kontseilatu daut sagar ainitzen jatea nere urin soberakinen kasatzeko...

KAMELIA: Sagarra... Urin soberakina... (bere gorputza miatuz).

KOTXINO: Sagarra... sagarra? eta eskuan huen zingar azpia...

MININI: Puxulu nuen sagarraren hartzeko...

KOTXINO: Eta sakelako gasna peza...

MININI: Freskorat ezarria nuen... gasna behar da beti freskoan atxiki...

KOTXINO: Nik ezarriko hiut ba freskoan (Berriz dorpeki lotuz).

 

 

Laugarren agerraldia

 

JAUN MINIXTROA: Zer dira kalapita horiek, Jainkoa gatik otoi, ez girea ixiltasunean lanean artzen ahal!

KOTXINO: Barkatu Jaun Minixtrissimo... ohoin bat atzeman dut nere sukaldean...

JAUN MINIXTROA: Eta nere askaria ez duzu atzeman zure sukaldian...

KOTXINO: Barkatu Jaun Minixtrissimo...

JAUN MINIXTROA: Nor dut zimino hau berriz!

MININI: Minini Aztaparluze... Bidaiante ofizioz, edo izaitekotz ofizio eskasez.

JAUN MINIXTROA: Rekiem Hortz Zorrotz gure gobernamenduak Minixteritza hunen buru ni ezartzeko ideia ona ukan zuen... Azpimarratzekoa da, ezbaitu ainitz holakorik ukan... gobernamenduak. Volponek ohoin bat aipatu du...

MININI: Bai, bainan tronpatu da... ez dugu elgar ezagutzeko denbora haundirik ukan... Hunarat jina nintzen nere xerbitxuen eskaintzerat...

JAUN MINIXTROA: Zure xerbitxuak...

MININI: Xerbitxari bezala...

JAUN MINIXTROA: Aha... lnteresgarria... sar zaite ene bulegoan. Zu ere zauri Kamelia.

KOTXINO: Bainan...

JAUN MINIXTROA: Zu Volpone Kotxino. orroit zaite nere askariaz egin ahala laster...

 

(VOLPONE badoa askariaren xeka eta
berriz pasatzen da plat batekin arras kexu)

 

 

Bostgarren agerraldia

 

(WILFRIDANDEREA. Lehenik WILFRID bakarrik).

 

WILFRID: Ni naiz... Ez erran nehori.

 

(Hor ANDEREA sartzen da)

 

ANDEREA: (Sartuz brixtez WILFRID ikusi gabe hatsarrean) Badea norbait... Ah... ez da nehor ere ... beha egonen naiz, zer egin... Zer barne... (WILFRIDi ohartzen da) ...interesgarria (publikoari).

 

(Hor bulta batez so eskapaka egonen dira. Undarrian:)

 

ANDEREA: Egun on!

WILFRID: Bai zuri ere parte on!

 

(ANDEREA jartzen da eta berriz joko bat biak ezin solasari lotuz)

 

WILFRID: Komuzki... Holakotan jende arruntek aroaz hitzegiten dute alegia eta zer nahi jakin: «Denbora goxoa sasoineko, euri eginen du nun ez dugun ateria egun guzian». Bainan hori ala tirrit... hobe da ixilik egoitea! Ez dea hala?

ANDEREA: Euh... ba (eta ixilik egoiten dira).

WILFRID: (Bat batean xutitzen da eta badoa lili untziari buruz) Zer lili ederra!

ANDEREA:...

WILFRID: Ez dut hori erraiten lilitaz zerbait jakitate dutalakotz... Ez ez... Lili hau ederra zaut azken aldikotz ikusten baitut... Zer erraiten dut... Azken aldikotz ikusten DUGULAKOTZ... Nik... Zuk... DENEK!!!

ANDEREA: Interesgarria...

WILFRID: (Lilia bere gisa utziz) Ohartu ez balin bazira ere jakin ezazu ez naizela... nola erran... ez naizela arras normala... Bai hori ba: arras normala...

ANDEREA: Euh Bof...

WILFRID: Eta badakizu zendako?

ANDEREA: Ez, ez dut ikusten.

WILFRID: Duela zonbait denbora, nere buruan halako ximixta bat senditu dut eta denak ikusi ditut ziren bezala, beren egiazko begitartearekin... Geroztik, bakarrik naiz, mundu huntan begiak zabalik, bakarra naiz mundu hunen miseria eta itsuskerier so... Konprenitzen nauzu?

ANDEREA: Entseatzen naiz...

WILFRID: Eta badakizu zer ikusi dutan munduaren erroitzean bere begi zuriarekin neri so... guri so... MUNDUAREN AKABANTZA... Bai Munduaren AKABANTZA.

ANDEREA: (Libratua) Aaah akabantza. Interesgarria.

WILFRID: Eta badakizu noiz gertatu zautan hori?

ANDEREA: Ez ez.

WILFRID: Hemen sartzean... Hemengo airea pozoindatua da... ungarri urrin bat bada hemen. Ez duzu senditzen?

ANDEREA: Ez ez... Beharbada untsa xekatuz... Ez...

WILFRID: Alta enetako klar da urrin hori... Etxe hau animaliko tripa bat da... eta ez du sekulan asetzerik... Ilargi betean entzuten da putz eta uzkerka tira ahala, entzuten da kurruilaka beti eta gehiago jan nahiz, kokorreaino bete artino, zapartatzeraino... Hemen dagon bihotz ahula ito artino bere urinki eta zikinkerien artean...

ANDEREA: Alo Jauna ezti zaite... Amentsak ditutzu horiek...

WILFRID: Ez, ez dira amentsak... Ixtantean, pantzoil oihes horrek gizonkia eskatuko du... edan nahiko du gizonaren odoletik bere janizaren eztitzeko... Gaixo bihotza... Bihotz xumea... Zoin ahul den hire ttanka... San Pantzar horren menpean. Ez haizela geldi... Iraunzak, irauzak.. defendia hadi... defendia hadi... (Badoa. Entzuten dira bihotz ttankak)

ANDEREA: (Bakarrik eta harritua. Ttankak ixiltzen dira) Aaah uste nuen... bihotz ttankak... ddia ddia. Zer konpainia Janariaren Minixteritza huntan. Mota hortako ainitz badutea ote?

 

 

Seigarren agerraldia

 

(ANDEREAOLERKARIA. ANDEREA jarria da ateari bizkarrez eta

POETA sartzen delarik ez du haren itzala baizik ikusten).

 

ANDEREA: Aaaaa... (iziturik).

POETA: Ez zazula higi zure aurpegia... Gogora arazten daut... zaude... ah bai... Hain maitatu nintuen Vezubaren azpian jan nintuen Greziako belarrez usindatu igel tripakiak ilar azitatra batean salsaturik...

ANDEREA: BEURK! Ez ote besterik?

POETA: Zer? Nahiago zinuen... arroltze ta xingar, oilo salda, edo antzara uzki bati konparatzea zure begitartea?... Uste nuen Greziako belarrez usindatu igek tripaki...

ANDEREA: Urrindatuak...

POETA: Urindatuak... Zendako ez urindatuak... Halako arintasun bat emaiten du, itsasoaren talapasta bezala arroken kontra... Zplatxxx!!!

ANDEREA: Barkatuko dautazu bainan ez naiz hola usatua... Behin, mutiko batek Akapulkoko iguzki itzaltziari konparatu nintuen... bainan geroztik...

POETA: Ah Akapulkoko iguzki itzaltzea... Bainan ez du potretik holako itxurak... Ez du itxurarik holako potretak... Ze debrien interesa baitu Akapulkoko iguzki itzaltzeak... Aise ederrago da... eman dezagun... Zauri nere ganat legatz ttittatu ederra, zu bezalako dotzena bat jan nezazke tomate saltsan... badu beste graziarik... bederen zerbait konkretu gogora arazten du, gustu zerbait uzten du aho xolan, kilika bat tripan...

ANDEREA: Ez zaitut zure bultan geldi arazi nahi, bainan... beharbada, etxe huntaz zonbait xehetasun emaiten ahalko dauzkidatzu...

POETA: Ah barkatu, ez nindauzun nere burua presentatu. Ni poeta naiz... nik ditut xerbitxatzen etxe huntan poesia oliotozpinduak, neurtitz gaziak, pertsu bipertsuak, neurri laxo salsak, galdegin bezain laster, bero beroak...

ANDEREA: Bizitzekoa emaiten duke... erran nahi dut, azitakoa bederen...

POETA: Bainan, Anderea, ni ez naiz holakoa... nik, gustuz dut poesia egiten, ez eta zonbait bezala, diru irabazteko. Bestalde, behar dautzut aitortu, gosea ez dutala sekulan ezagutu... erran nahi dut, gose sendimendua... ase sendimendua bezala funtsian... Eritasun hori ttipi ttipitik badut eta behin baino gehiagotan gosez hiltzer nintzan... behin ere gosearen orratzek ez nindutelarik sofri arazi... Alta gosez hiltzen zirelarik senditzen duzu pasatzen... Bainan nik deus ere... Zer diozu hortaz?

ANDEREA: Oooh, ez zirela xantzatua... baduzula ere sobera janik hiltzeko irriskua.

POETA: Egia hori ere... Hortako poesiak ainitz lagundu nau hein batean, apairuetaz orroitzeko. Dei egin zautaten, hemen argitaratzen duten aldizkarian parte hartzeko.

ANDEREA: Eta ez dakizu zerbait lan badutenez abiaturik goseari buruz?

POETA: Ez, ez! ez dut deus holakorik entzun... Gaur hunarat jina nintzen nere olerki baten ekartzerat. Nahi duzu behatu?

ANDEREA: Zendako ez, denbora pasa!...

POETA: Zazpi zozizon ziztor zoatzin zipotekan zalzifi salsa batean zehar... (Hor ANDEREA doi bat trenpe txarrean da eta entzuten dira bihotz ttanka ahulak)... Xixpatra bat zizari ziliportatu zituzten zirurikan zoatzilarik... Gustatu zauzu?

ANDEREA: Hein bat...

POETA: Ez da hastapen bat baizik...

ANDEREA: Ez da deia gaizki hortan...

POETA: Untsa... Nola presatua naizen, onart zinezakea olerki xume horren Minixtroari zuk emaitea...

ANDEREA: Bai... Sekulan ikusten badut ba...

POETA: Milesker beraz... Goxatu naiz zurekin... araiz berriz elgarrekin gertatuko gira...

ANDEREA: Araiz... araiz... (POETA ateratzen da)... ez!

 

 

Zazpigarren agerraldia

 

(ANDEREAMININIKOTXINO.
KOTXINO sartzen da lehenik Minixtroaren gelatik
eta
MININIren beha dago).

 

MININI: (Ateratuz leku beretik)... Zure xerbitxuko Jaun Minixtroa.

KOTXINO: ZER hiut orai ene zangopetan soportatu behar?

MININI: Bainan hire lanaren ahintzeko diat ene burua proposatu xerbitxari ofizio hortan.

KOTXINO: (Hor MININIri lotua da) Eta zonbat xingar azpi, gasna eta gainerateko janarietaz ahinduko nuk anartean?

MININI: Kasu Volpone, manera kotsia, emazte bat bada hor guri so...

 

(Ateratzen dira dena fazoin eginez ANDEREAri...
Atera aintzin elgarren ipurditik
lasterka abiatzen dira eta entzuten da
baxera hauste azantz haundi bat...)

 

 

Zortzigarren agerraldia

 

(KAMELIAANDEREA).

 

KAMELIA: (ANDEREA ateari so dago eta ez da KAMELIAri ohartua) Minixtroaren ikusterat jina zinen?

ANDEREA: Bai... ni naiz...

KAMELIA: Munduko Gosetearen Aurkako Mugimenduaren arduraduna.

ANDEREA: Ahotik kendu didazu...

KAMELIA: Ixtantño bat igurikatu beharko duzu. Askaiten ari da eta bururatu artio ez duke utziko.

ANDEREA: Beraz, beha egonen naiz... «Apetitu on» erraiozu ene partez... ez bada berantegi...

KAMELIA: Segidan Anderea.

 

 

Bederatzigarren agerraldia

 

(ZUZANAJOMENAANDEREAKAMELIA.
KAMELIA ez da oraino ateraia ta...).

 

ZUZANA: (Sartzen delarik) Eta badakizu zer erran nion Jomena?

JOMENA: Ez...

ZUZANA: Apetitu on, Ha, ha ha... Oooh Kamelia, ene desertako lilia...

KAMELIA: Aaah, zu zara Zuzana... Agur! Agur Jomena...

JOMENA: Bai zuri ere Kameluño...

ZUZANA: Badakizu zerk ekarri gaituen hunarat?... Barda, baginuen afaritxo bat... Oooh xinplea, hemezortzi plat baizik eta berrogei gomita...

JOMENA: Afaritxo bat goseak hilik dauden xakurren alde...

ZUZANA: Eta badakizu nor ginuen gurekin?

KAMELIA: Ez...

JOMENA: Tterttel ttekel hemengo xakur hazkuntza haundienaren jabea...

ZUZANA: Gizon xarmant bat... Ttipi ttipia, zango labur batzuekin...

JOMENA: Tripa poxiño bat, ez baita batere itsusi...

ZUZANA: Kasko pelatu maitagarri bat...

JOMENA: Eta muztatxa beltz lodi bat.

ZUZANA: Gaitzeko efetua egin dauku... Muztatxak...

JOMENA: Sustut tripakiak jatean...

ZUZANA: Ez duzu jakiten ahal zer abantaila duten muztatxdunek jaki saltsatuak direlarik... Erdia segurik muztatxean gelditzen zaiete...

JOMENA: Eta gero ez dute besterik jaten bi orenez!

ZUZANA: Zinez xarmegarria Tterttel ttekel hori... Izpiritu argia... ldeia bat eman dauku...

JOMENA: Erran dauku Jaun Minixtroaren atea joz beharbada zerbaitxka altxa ginezakela gure zakurrendako...

KAMELIA: Untsa da. Beti, erranen diot hor zireztela... Anartean aski dukezue andere horrekin igurikatzea...

ZUZANA: Oooh barkatu, ez zintugun batere ikusia!

ANDEREA: Egun on!

JOMENA: Bai zuri ere...

 

(Biak doi bat jenaturik jartzen dira, untsa so eginez
ANDEREAren beztitzeko moldeari. KAMELIA badoa)

 

ZUZANA: Jomenarekin ginion, izigarri zela halarik ere, nola, bainan nola oraino, gaurko egunean ditugun errexkeriekin... eta guziak, nola zakurrak gosez hiltzerat uzten ahal diren...

JOMENA: Gaixo kabalak!

ZUZANA: Hortako Jomena eta biek, muntatu dugu elkarte bat, galduak diren zakurren biltzeko, bizi normal bat ukan dezaten...

JOMENA: Gaixo kabalak!

ZUZANA: Ideki dugu etxe bat espresuki haiendako. Han bixtan dena, jatekoa nahi bezainbat badute... karrika izkin batzu ere, beren beharren egiteko, gatu zonbaitzu ere haien kitzikatzeko, pizina bat...

JOMENA: Gaixo kabalak...

ZUZANA: Maleruski, joanago eta gehiago ohartzen gira gure indarren ahuleziaz. Ez da nehor axolatzen xakur umezurtzetaz... badakizu... berdin zaiote gosez hiltzerat utzirik ere...

JOMENA: Gaixo kabalak...

ZUZANA: Ez laike ahantzi behar alta, zakurra gizonaren lagunik hoberena eta leialena dela.

JOMENA: Erran zaharrak dion bezala: zakurra leial azkeneraino, emaztea beste aldiraino...

ZUZANA: Behar bada nahi zinuke gure elkartean sartu, zakurrak arras kontent litaizke...

JOMENA: Bai, bai, gaixo kabalak!

ANDEREA: Beste gisan, jadanik gosearen kontrako batasun baten kide naiz...

ZUZANA: Aaah, zoin ote?... gatuarena, sagarroiarena... kukusoaren?

ANDEREA: Ez, ez... Gizonarena!

ZUZANA eta JOMENA: Oooh, Gaixo Ka... Gaixoak.

 

(Hor ixtant bat ixilik eta jenaturik daude.
Gero
KAMELIA sartzen da eta
punpian biak haren ganat doatzi...)

 

ZUZANA: Orduan zer erran du?

KAMELIA: Jaun Minixtroak errezebituko ziuztete...

ZUZANA eta JOMENA: Aaaah!

KAMELIA: Bainan ez orai!

ZUZANA eta JOMENA: Ooooh!

KAMELIA: (Laguntzen dituela ateraino) Behar zinukete aintzinetik hitzartu harekin... eta ordian ba...

ZUZANA: Hola eginen dugu bestaldian. Eta beharrez, gure apairuetarik batetarat gomitatuko dugu. Bestaldi bat artio...

ANDEREA: Ber gisan...

KAMELIA: (Ateraiak direlarik) Jaun Minixtroa heldu zauzu.

 

 

Hamargarren agerraldia

 

(KAMELIAMINIXTROAANDEREA.

MINIXTROA sartzen da paltorik gabe, ANDEREA jeikitzen da).

 

MINIXTROA: Kamelia, ene paltoa!

              Zu jarririk egoiten ahal zira. Lehenik barkatuko dautazu nere beranta. Nere ofizioan badira beti uste gabetakoak. gaur presuna batek bere burua ene xerbitxuko xerbitxari gisa eskaini daut. Hola da Minixtro baten bizia. Ahamen baten goxoan jateko denborarik ere ez! Jadanik janari solasetan baigira, segidan salatuko dauzkitzut Minixteritza hunen helburuak: Bi dira,

KAMELIA: Lehenik, jateko amodio eta plazerren sustatzea. Orai artio presuna bakotxaka bi apairu t’erdi ditu egiten egunean.

MINIXTROA: Lauetaraino hel artino ez dugu barkatuko...

KAMELIA: Bigarrenik, jan aintzin, jateko denboran eta jan ondoan diren mail bakotxen baloratzea. Gose sendimenduaren sortzetik, azken fineraino. (WCtako keinua eginez).

MINIXTROA: Jendek berriz ere jateko gustua ukan dezaten ahalgerik gabe.

KAMELIA: Mail horiek guziak inportantak dira... Zonbait dira enganakor!

MINIXTROA: Gose ttipi batek, beste haundiago bat gorde dezake.

KAMELIA: Gosearen aurka kanpaina bat muntatu dugu.

MINIXTROA: Haren leloa: «Jan zazu, goseak jan aintzin!».

KAMELIA: Edo ere: «Gaur jaten ahal duzuna, ez utz biharko!». Erreklama horien sustatzeko atera dugu aldizkari bat.

MINIXTROA: Izena du: «ASEAN TRUK»... Artikulu frango, apairuendako kontseiluak, janariaz inkesta batzu... Aldi bakotx, elkarrizketa bat jale haundi batekin...

KAMELIA: Kulturaren bidez nahi izan dugu goraltxatu mahaia eta mahaiko plazerra!

MINIXTROA: Eman dezagun poesiaren bidez... bai eta ere kantietan! Soinu talde bat lagundu dugu. Hori da «Oker eta Uzker» talde famatua.

KAMELIA: Lan ainitz egin dugu eta ainitz akitu gira...

MINIXTROA: Bainan ez dugu etsiko irabazi artino...

 

(Hori guzia, publikoari so egina izanen da
hortan
MININI sartzen da plat bat eskuan,
aire aleman batean, urratsa neurtuz)

 

MININI: Herr Minixtro! Zure hamarretakoa!

MINIXTROA: Bainan zer tenore da?

MININI: Hamarrak eta bi minuta, Herr Minixtroa!

MINIXTROA: Eta zer da hori?

MININI: Zure hamarretakoa!

MINIXTROA: Ez, ez dut nahi! Berantegi da eta okupatua naiz.

MININI: Iabolt! Herr Minixtroa... (badoa, ber moldean. Atera ta baxera hauste azantza).

MINIXTROA: (Joanez ANDEREAren ondorat) Bixtan dena, ainitz kritikatuak izan gira Minixteritza hau moldatzean... Janariaren Minixteritza afruntu bat zela gosez hiltzen direnendako... Bai, egia da hiruetarik biga goseak hiltzen dituela... Eta besteak, badakizu zerk hiltzen dituen? Sobera eta gaizki jateak! Orduan hor ere, bada zerbait egiteko, ez?

ANDEREA: Uste duzu hori dela prisatuena?

MINIXTROA: Bixtan dena, gosea ez dugu arrunt ahantzi, gosea... gosea bera eta gosetea...

 

(Berriz agertzen da MININI,
oraikoan flamenko doinu batean)

 

MININI: Zure hamarrak eta bostekoa! Ole!!!

MINIXTROA: Okupatua naiz utz nezazu eguerdiraino trankil!

MININI: Untsa, Señor Minixtroa

 

(Badoa jin bezala, eta baxera puskatzea
azantza ahantzi gabe)

 

MINIXTROA: (Doi bat kexu) Goseaz mintzoz ginen... Bai, badakizu zeri ohartu giren... Goseaz guti ginakiela! Hen? Hala da undarrian... Guti dakigu goseaz... Zientifikoki sustut... Ez dakigu, eman dezagun, xuxen zer diren gosez hiltzekotan direnen jateko gutiziak... gauza beroak, hotzak, saldak, lehen ala bigarren platak, olioan ala burrian eginak, saltsatuak ala ez...

 

(Berriz MININI Tango aire batean)

 

MININI: Zure eguerdikoa, hamarrak eta hamarretan!

MINIXTROA: (Emeiatua bainan solasak debekatzen dio hartzea) Lekuak huts zkitzu bixtatik!

MININI: Untsa, Jaun Minixtroa.

 

(Ber komedia)

 

MINIXTROA: Ez da aise kondizione hauetan serioski mintzatzea... goseaz..!. Beharre ene mutil guziak ez dira holakoak. Presentatuko dautzut ene laguntzaileetan dutan hoberena...

 

 

Hamekagarren agerraldia

 

(MINIXTROAMEDIKUAANDEREAKAMELIA).

 

MINIXTROA: Horra gure etxeko jakintsuna... Emanen dauku bere esperientzia eta ikerketen berri.

              Eman dezagun: ba ote dakizia jende normal batek zonbat jaten duen bere bizian.

ANDEREA: Ez, ez dakit!

MEDIKUA: Aurtengo ikerketen arabera, eta kunduan hartuz presuna bat 70 urte bizi dela goiti beheiti, jaten ditu:

              —18 mila tona ogi.

              —5 tona zitzi.

              —9 tona leguma, horietarik 3 et’erdi lursagar.

              —2 tona arrain.

              ... Edaten ditu:

              —12 mila pinta arno.

              —11 mila pinta et’erdi ur.

              —5 mila pint’esne.

              —Gaineratekoak, 4 mila pint’erdi... bierra ea xanpaina nagusi...

MINIXTROA: Zer zauzu?

ANDEREA: Interesgarria...

MEDIKUA: (Bere kaldan segituz) Eta ohartu gira herri batetarik besterat ez dela kanbiamen haundirik...

              Eman dezagun Ameriketan, xifre bertsuak dira, haatik behar da janari mota berri bat sartu...: HOT DOG 12 tona.

              Edarietan berriz, arnoa da ttipitzen: 2 mila pinta... eta beste edari mota bat, azkarki edaten dutena: KOKA KOLA 10 mila pintaraino...

MINIXTROA: KOKA KOLA izigarri kaltegarri da gorputzarendako... Maleruski, hemen ere gero ea gehiago sartzen ari da... Entzun dukezu Amerikanoen errepika, hemen ere hedatu dutena: «Jainkoaren odola, edan Koka Kola!». Guk arrapostutzat, beste bat ateratu dugu: «Jainkoaren odola, guretako alkola!».

MEDIKUA: Koka Kolak, alkolak baino aise desmasia gehiago egiten du...

ANDEREA: Afrikako eta bereziki Zahel aldeko jateko moldek ere interesatzen naute... Ba ote dituztea hango xifreak?

MINIXTROA: Hor beste problemarik bada... Ez dituzte batere gure jateko usaia berrak...!

MEDIKUA: Hori ere aldatzer dago zeren beti eta gehiago, eta guk ere hortako indar egiten dugu, gure usaiak, gure jakiak han zabaltzen eta sartzen ari ditugu, guk Herrialde Zibilizatu eta Industrialek...

ANDEREA: Beste gauza bat nuen aipatu nahi... Gosetea... hea han den goseteaz zonbait xifre badituzuenez?

MINIXTROA: Aaaah, gosetea bai! Izigarriko problema da...

MEDIKUA: Sustut xifre xuxen batzuen ateratzeko. Dakizun bezala, goseteak jendeak uliak bezala hiltzen ditu... orduan nola nauzu, kondizione horietan, zerbait xifre ateratu! Ez da posible!!!

ANDEREA: (Jeikiz, kexu) Aaah, xifrek ziuztete xifritzen... Uste nuen, bederen zerbait sendimendu ukanen zinutela giza gaixo horiendako! Urriki kotsia bederen!

MINIXTROA: Zaude Anderea... Ez dugu elgar untsa konprenitu... Preseski... Bainan, aipa zakozu zure esperientzia (Jaun MEDIKUAri).

MEDIKUA: Aaah Eksperientzia, hunarat ekarriko dut personalki... Pazientzia poxi bat (eta badoa)...

ANDEREA: Bainan zer esperientzia... Ez dautazue hori aipatu oraino...

MINIXTROA: Ez... eta zu zira izanen lehena horren berri jakinen duena... eta bere begiz ikusiko duena... Ez dugu sekulan oraino nehori salatu esperientzia hori... Zauri hunarat... uirruntxago eremanez) Ez dugu izi arazi behar...

 

 

Hamabigarren agerraldia

 

(MINIXTROAANDEREAMEDIKUAGOSE DAGONA.
Kanpotik:)

 

VOLPONE: Karako, asto hil bat bezain pizu duk. Hea lot hadi hi ere Minini.

 

(Eta sartzen dira hiruak eta MEDIKUA
Jar arazten dute.
MEDIKUAk miatzen du.
Entzuten dira bihotz tanpadak...)

 

MEDIKUA: Prest da... Jiten ahal zirezte... (MINIXTRO eta ANDEREAri).

ANDEREA: (Urrandurik)... Bainan, bainan... iduri du goseak hila...

MINIXTROA: Biba zu... Ageri duzu ofiziokoa zirela... Hastapenean, behar dautzut aitortu zutaz dudatzen nuela doi bat... Badakizu... emaztea, zure kexadurak...

 

(ANDEREAk ez du deus entzuten,
besteari so dago itzaturik)

 

ANDEREA: Hori da zuen esperientzia?

MEDIKUA: Ba nahi ginuen hastapenean, egiazki gosez hiltzer dagon afrikano batekin egin esperientzia. Bainan karioxegi ateratuko zitzaukun, eta ez da batere errana bidaia jasanen zuela...

MINIXTROA: Bainan zaude gustian, presuna hunek jadanik jastatua zuen gosetearen plat gazia... Sei urte hauetan ez du lan zotzik atzeman...

MEDIKUA: Beti eta gehiago badira hola, langabeziaren gatik gosez hiltzen diren gizon eta emazteak... Interesgarria guretako...

MINIXTROA: Proposatu diogu, debaldetan sofritzeko partez, ez zuenez nahiago, irabazi batean truk barurik egon... Eta gogotik onartu du eskaintzen ginion xantza hori...

ANDEREA: Nolaz ez!

MEDIKUA: Haatik untsa esplikatu diogu esperientzia zientifiko bat zela eta hiltzen balin bazen ere zientzia eta mundu osoa sekulakotz zordun zituzkela eginen zuen sakrifizioarendako...

MINIXTROA: Bestalde kondizione berezietan atxikitzen dugu... Kondizione ekzotikoak erran nezcike...

MEDIKUA: Afrikako kondizioneak: 45 grado egun guzian; itzalik gabe, argi azkar baten azpian iguzkiaren ordez...

MINIXTROA: Noiztenka, ur xorta bat emaiten diogu, ur lohitsua... Afrikako kondizioneak...

ANDEREA: Hogoigarren mendean holakorik badela...

MINIXTROA: Bainan ez dugu zozorik atxikitzen... Emaiten dizkiogu egun guziz kasetak eta liburuak ere.

MEDIKUA: Izigarri preziatzen du hori... So egizu...

 

(Kasetak emaiten dazko eta haien jaten ari da)

 

MINIXTROA: Alde hortarik pentsatzen dut zuek, ahulxka zireztela... Bon frango untsa da eginahalak egitea gosete lekuetarat jatekoaren hel arazteko... bainan ez da hori aski... gizonak behar du ere izpirituko jakia...

ANDEREA: Horiek direa zure proposamenak gure laguntzeko?

MINIXTROA: Ez bixtan dena ezetz! Ez horiek bakarrik...

MEDIKUA: Barur horren ondotik ditugu gure proposamenak agertuko!

ANDEREA: Zer gizagaixo hori hil ondoan?

MEDIKUA: Ez, ez, ez, ez dugu hil artino gosearekin atxikiko.

MINIXTROA: Krima bat litaike!!!

MEDIKUA: Haatik hil baino apur bat lehentxago, azken esperientzia bat jasan araziko diogu.

ANDEREA: Zer egingo dakozue besterik hola gosearekin atxiki ondoan?

MINIXTROA: Jan arazi!

MEDIKUA: Hori da gure helburua!

ANDEREA: Bainan, zer duzue hola barurik atxikitzen gero hiltzeko pundian jan arazteko... Bainan, ez du bururik ez buztanik zuen esperientziak.

MEDIKUA: Ez zazula hori uste ukan! Ikusiko dutalarik gure gaia azken estremitatean dela, eskainiko diogu animaleko apairu bat... hemen gaindi izaiten ahal diren jaki mota guziekin...

MINIXTROA: Eta ikusiz zoin hautatuko dituen, jakinen dugu eta zuek ere jakinen duzue, zeri buruz indar egin gose daudenen goxatzeko eta asetzeko.

ANDEREA: Ez dut untsa konprenitzen zer egiteko dutan ixtorio hortan!

MINIXTROA: (Medikua keinuz kanporat gomitatzen duela) Bainan zuk ainitz! Guk nahi zaituztegu diruz lagundu... Bainan ez dugu nahi diru hori nola nahika enpoildua izan dadin, gure herrtarrek ez lezakete onets holakorik. orduan esperientzia horren ondorioen obratzen baliatuko duzue diru hori...

ANDEREA: Eta beharko dugu oihukatu denetan zueri esker, goseteak debrien ostikoa bildu duela bere ipurdi mehean...

MINIXTROA: Bainan ez Anderea, guk ez dugu deus holakorik galdegiten... Elgarrekin egin lana, bera mintzatuko da eta hori da izanen neretako eta nere gobernamenduarendako irabazirik ederrena (kanporat badoatzi... Andereak azken begi ukaldi bat emaiten duela goserik dagonari...).

 

 

Hamahirugarren agerraldia

 

(MININIGOSE DAGONA.
MININI jiten da azitatra eder batekin.
Haren jaten hasten da golosoki goserik dagonaren aintzinean.
Bainan emeki emeki haren presentziak jenatzen du
eta desgustaturik badoa.
GOSE DAGONAk publikoari eskua luzatzen du eske...
Entzuten dira bihotz tanpadak...).

 

OIHALA