12.— Azken hitza
(Itsasuntzia. Ertzean ukalondoak dituztela,
Rinconete eta Cortadillo. Bi eskale dirudite)
CORTADILLO: Menderatuak gatxetozik bueltan Espańiara.
RINCONETE: Bueltatzea duk kuestioa.
CORTADILLO: Kuba Espańiarentzat galdua!
RINCONETE: Hor zeukagu oraindik Extremadura.
CORTADILLO: Ez duk berdin. (Geraldia).
RINCONETE: Patriara goazenean, ez iezaiola konta inori txinoarenik. Zeini ajola zaiok?
CORTADILLO: Hemen zeramakiat artikulu hura.
RINCONETE: «La Masakre»n irtendako hura?
CORTADILLO: (Ezetzean). Gure roiloaren berri atera zutela niri pentsa arazi zidan hura. «Un Crimen Judicial» esaten zian hura.
RINCONETE: Hi! Eta esaten diaten bezala gertatu bahuen?
CORTADILLO: Seguru baietz, paper horietan idazten dutenak masoiak izan arren.
RINCONETE: Santiagon eman ziguten txinoa ere, erruduna ez, baina, beste bat zela? Nobela bat zirudik.
CORTADILLO: (Parrez) Txino kriminalak kartzelatik ihes egin zian hartan, beste bat hartu ziaten, haren tokian.
Patruila ahal zuen bezala konpondu huen, gu bezalaxe. Edo eta, ustegabeko erruren bat izan huen. Jakin ezak hik!
RINCONETE: Orduan, Santa Klaran pira egin ziguan hura, zein ote huen?
CORTADILLO: Inork ez zekik.
RINCONETE: Borreroak, beraz, hirugarren txino bat ejekutatu zian La Habanan; mozkortxoa, hain zuzen.
CORTADILLO: Bizitzako gauzak.
RINCONETE: Eta, nolaz ez ote zian protestatzen Santiagokoak?.
Ez zian txintik ere atera: ez kartzelan, eta, ez, gero, trenean. Gogor egin zezakean... Zerbait esan.
CORTADILLO: Zertarako?
RINCONETE: Hala duk hori ere.
CORTADILLO: Txino bat, protestari haundiena izanik ere, jakina duk. Bere okasioaren zai egon huen, eta, aprobetxatu egin zian.
RINCONETE: Begi bakoitzean ukabilkada bat eman zidaan.
CORTADILLO: Bizitza honetako gauzak. (Geraldia). Menderatuak goazik Espańiara bueltan. Egun makurrak dituk hauek!
RINCONETE: Baina, bueltatzea duk kuestioa.
(Jeisten doa oihala,
“Marcha Granadera” hots haundian,
entzuten den bitartean)
AMAIERA