Aurkibidea
LEHEN PARTEA
BIGARREN PARTEA
HIRUGARREN PARTEA
Aurkibidea
LEHEN PARTEA
BIGARREN PARTEA
HIRUGARREN PARTEA
Miñan,
nire bizitza kontatuko dizut
liburu hau Ibrahima Baldek idatzi du, ahoz
eta Amets Arzallus Antiak idatzi du, eskuz
Mila esker, etxeko eta adiskide, bidean lagundu diguten guztiei.
Idazten ikasteko ez nuen denborarik izan. Esaten badidazu Aminata, badakit A-rekin hasten dela, eta esaten badidazu Mamadou, pentsatzen dut M batetik abiatzen dela. Baina ez eskatu esaldi oso bat lotzeko, hasi orduko korapilatuko naiz. Aldiz, ekarri erreminta bat, adibidez kamioiak konpontzeko giltza bat, eta utzi mahai honen gainean. Nik berehala esango dizut, “hau hamahirua, edo, hau hamalaua”. Mahai guztia giltzez bete eta begiak estaltzen badizkidazu ere, eskuan sentitu orduko esango dizut, “hau zortzia da”.