Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-06-1
Bernardo Atxaga
1951, Asteasu
 
 

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka,

eta gu ere hire zain geundela

esan zioagu,

ez hintzela aspaldi azaldu

etxetik;

eta belatzean eseri gaituk denok

erlojuak janez,

baina mezularia bidali diagu

Alosko dorrera,

eskilara luzeetan

beleak uxatzen

ote hintzen ikus zezan.

Gero kanpaiak entzun dizkiagu

zakurrak zaunka;

Orduan sortu haiz bidetik,

balantzaka,

eta aurrez aurre hindugunean

zerraldo erori haiz gure oinetan;

gorpu gogor hintzen

udazkenaren tronoan;

hertsi dizkiagu begiak,

adiosik ez,

eta goizaldean,

muxika hezur batean sarturik,

Oh petit poète,

pirotekniarik gabe lurperatu haugu

baratzean.

 

w1978

Musika: Mikel Laboa