Beteluko balnearioko mirakulua
Beteluko balnearioko mirakulua
1985, antzerkia
48 orrialde
84-398-5470-6
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
2010, nobela
1987, ipuinak
1985, ipuinak
Iñaki Uria
1960, Zarautz
 
Beteluko balnearioko mirakulua
1985, antzerkia
48 orrialde
84-398-5470-6
aurkibidea
 

 

Sarrera gisako bigarren ekitaldia

 

(Argiak pizten direnerako, antzeztokiko aurrekaldean bi ANTZEZLEak maleta banaren gainean eserita dauzkagu. Batak periodikua letzen du. Gainerantzekoa erdilunpean. Irakurleak zerbait interesgarri topatzen du).

 

ANTZEZLE 1: Entzun ezak hau, entzun: «Atzo arte Kultur Ministrari izan zen Makarregi jaunak dimisioa aurkeztu zuen. Erabaki honek ustekabean hartu ditu komunikabide guztietako politika arduradunak, baina hala ere...».

 

(Elkarri begira geratzen dira bi ANTZEZLEak).

 

ANTZEZLE 1: Zer egin dezakegu gure Makarregirekin?

ANTZEZLE 2: Zer beharko genuke?

ANTZEZLE 1: Toki lasairen bat, urrun dagoen tokiren bat...

ANTZEZLE 2: Bakartia, jenderik gabea...

 

(Antzeztoki gradualki argituz joango da. Une honetan, ezkerraldea ikusiko da, Balnearioko sarrerako atea eta harreralekua erakutsiz. Guzti hori errealitateko beste laun batean gertatzen da, hau da, ez antzezleak dauden tokian).

 

ANTZEZLE 2: Gauzak sineskaitz, misteriatsu bilaka daitezkeen tokiren bat; giro berezi horretan murgildurik, egiazkoa dena eta asmakizuna nahas daitezen...

ANTZEZLE 1: Gertaerak jolasean bezala jazoko diren ingurune ez-ziurra, ziurtasun gabea.

 

(Orain eskubikaldea argituko da ANTZEZLEen atzean).

 

ANTZEZLE 2: Gauzak nahasi, mugak hautsi...

ANTZEZLE 1: Asmakizunak asmatu, aldaketak lortu...

ANTZEZLE 2: Amodioa erne daitekeen tokiren batetan guztia burutu...

 

(Erdikaldea argituko da une honetan, antzeztoki guztian argitasun maila gorena lortuz. Ondoren ILUNA nagusituko da, eta ANTZEZLEak egon lekuan bi kandelargi piztuko dira. Horietako bat antzeztokitik desagertuko da. Berriro ere argiak emeki-emeki piztuz joango direnean Beteluko Balnearioko ZUZENDARIA besaulkian lo ikusiko dugu, kandelargi baten argitasun behargabepean).

 

—ILUNA—