Beteluko balnearioko mirakulua
Beteluko balnearioko mirakulua
1985, antzerkia
48 orrialde
84-398-5470-6
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
2010, nobela
1987, ipuinak
1985, ipuinak
Iņaki Uria
1960, Zarautz
 
Beteluko balnearioko mirakulua
1985, antzerkia
48 orrialde
84-398-5470-6
aurkibidea
 

 

Sarrera gisako lehen ekitaldia

 

(Administraritza edota instantzi ofizialen bateko bulego bat. Harrera-gelako besaulkitan eserita bi pertsona. Aspertuak. Ezkerretako idaz-mahaiaren atzean sekretariak makinaz idazten du, etengabe. Bi pertsonetako bat altxa eta sekretariagana doa).

 

ANTZEZLE 1: Atsegin nuke Ministrari jaunak gure informea irakurriko balu, goizeko hamarretan genuen zita, eta laister gaueko hamarrak izango dira. Beraz, asko eskertuko nizuke arduratuko bazina...

 

(Ezkerreko aldetik, eta antzeztokia diagonalean gurutzatuz Ministrari jauna presaka agertuko da. Bi antzezleak bereganuntz zuzentzen dira premiatsu).

 

MAKARREGI: Ez, ez, ez... (eskubikaldetik desagertuko da).

 

(Bi antzezleak esertzera doazela, desagertu leku beretik berragertuko da Ministraria kafe katilutxotik urrupatuz).

 

ANTZEZLE(ak): Baina Ministrari jauna, kontuan izan gu hona etorri...

MAKARREGI: Ezetz, ezetz!!!...

 

(Lehenengoz agertu den lekutik desagertuko da MAKARREGI eta antzezleak hasierako besaulkira itzuliko dira).

 

MAKARREGI: (inter-phonotik) Karmentxu! Ez nago inorentzat.

KARMENTXU: Bai, Ministrari jauna. Txoruaaa!!...

 

(ANTZEZLE 2 altxako da oraingoan sekretariagana joateko, lore bat eskutan).

 

ANTZEZLE 2: Oi!, zein ederra zaren. Zuk lortuko zenuke zita bat guretzat. Zure edertasunak lortzen ez duena ez dezake eta beste ezerk lor.

KARMENTXU: Txoruaaa!!...

 

(Beste behin ere agertuko da MINISTRARIA, oraingoan aldegiteko trazekin; ANTZEZLE(ak) beregana doaz beste behin ere).

 

MAKARREGI: Bihar, bihar, zatozte bihar. Bihar emango dizuet eta nahi duzuen guztia.

 

(ANTZEZLE(ak), seko gelditu ondoren, erreberentzi bat eginez KARMENTXU agurtu eta maletak hartuz badoaz).

 

—ILUNA—