Okaranak
Okaranak
1986, poesia
88 orrialde
84-398-8696-9
azala: Josu Elizegi
Gabriel Korta
1951, Donostia
 
 

 

Zer ote zan?

zer ote?

gurdika zeramatena;

Pagadia isil isilikan

gaztainadia ere,

gorostia ere bai

perla guztiekin

izar urdin bat ere,

hosto bati erantsita

kabia ere bai.

Hil zuten basoa,

hil itzala,

printza eta kantoa.