Aurkibidea
"Oparotasun eta loria" kalean detenitua
Urriaren hamarrean Tiempao gartzelara trasladoa
Presondegian senarra bisitatzen
Lungan aldetik Tungchun aldera
Instantzia bat lagunarentzat egiten
Hazilak hamabi: aidetiko erasoa
Ouming alderako trasladoa berriro
Pinyang aldeko gartzelan ume bat
Mo jauna, Pinyang aldeko gartzeleroen burua
Luzaroan interrogatoriorik gabe
Erresistentziako Laugarren Herrialdeko bulego politikoan
"Garbitasun eta argitasunaren festa"
Denbora galduagatik negar kanta
Zeldatik kanpora paseatzeko baimena
Aurkibidea
"Oparotasun eta loria" kalean detenitua
Urriaren hamarrean Tiempao gartzelara trasladoa
Presondegian senarra bisitatzen
Lungan aldetik Tungchun aldera
Instantzia bat lagunarentzat egiten
Hazilak hamabi: aidetiko erasoa
Ouming alderako trasladoa berriro
Pinyang aldeko gartzelan ume bat
Mo jauna, Pinyang aldeko gartzeleroen burua
Luzaroan interrogatoriorik gabe
Erresistentziako Laugarren Herrialdeko bulego politikoan
"Garbitasun eta argitasunaren festa"
Denbora galduagatik negar kanta
Zeldatik kanpora paseatzeko baimena
GOIZA
I
Goizero eguzkiak, harresiaren gainetik sortuaz,
Atearen kontra jaurtikitzen ditu bere
errainuak,
Baina atea ez da irekitzen.
Gartzela barruan, ilunbetan dago
guzia.
Baina guk badakigu kanpoan
eguzkia sortu dela.
II
Esnatzerakoan zorriak hil behar
ditugu.
Zortziretan, gosari arrantxorako
deia aditzen da.
Goazen! Jan dezagun, ea alaitzen zaigun
bihotza
Orain arte oinaze izan da guzia,
baina helduko dira sasoi hobeak.