Ipurtargi beltza
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
Josu Landa
1960, Altza
 
2002, nobela
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
aurkibidea
 

 

—21—

 

— Ederragoa hago bonbo horrekin —esan zion biraguneak laztantzen zizkion bitartean—. Gero eta ederragoa, benetan.

        Eskua burutik pasa zion eskerrak emateko edo, ezpainetan sinesgaiztasun-keinu bat marrazten zitzaiola. Ez zekien ea Xabierrek esandakoa benetan zihoan edo, hobe esanda, ea ez ote zuen horren atzean beste zer edo zer gordeko. Gau hartan bertan burua Mirenen sabel gainean jarrita loak hartu zuen Xabier, eta Miren gora begira, ezin lo egin, gero eta kasu gutxiago egiten bait zion Xabierrek. Haurdun zegoenetik, ez zuela lehen bezala begiratzen, lantokitik etortzerakoan ematen zion musua ezik beste fereka gehienak zilborraren ingurura zuzentzen zirela, obsesio ezkutu batek gidaturik edo.

        Iratzarri zenean, Xabierrek besarkatu zion gorputza Mireni, eta begi tartean musu bat emanez, «kontu egiozu gure kimu horri, e?» esan zion. Bizkarrez jazten zenez, ezin izan zuen konturatu Mirenen begiak gero eta hezeagoak zeudela.

        — Xabier, ziur aski eta medikuak dioenez, gaur edo bihar jaioko duk haurra. Zerbait egotekotan, lantokira deituko diat.

        — Konforme, ongi izan eta zaindu.

        Ordubete pasata ohean igaro ondoren jaiki egin zen Miren, eta jantzi aurretik ispiluaren aurrean jarrita, imajinazioa hegan hasi zitzaion. Iriditu zitzaion magalean zeraman haurra isekitzen ari zitzaiola.

        Ezin zuen jasan haur hori irribarrez egon zitekeela pentsatzea, eta karminezko lapitza hartuz ezpain triste batzu marraztu zituen zilborraren inguruan, tripan zehar arpegiaren beste zatiak ondoren ipini zituela. Mirenen ahoan irribarre leun bat azaldu zen.

        Bat batean erditze-minak zitezkeen molestia ttipi batzu sentitu zituen, baina kontsolamenduaren irribarrea azaldu zitzaion berriro ezpainetara haur hori —beste guztiak legez— negarrez jaioko zela pentsatu zuenean.