kritikak:
Odolbildua, Iratxe Gutierrez,
El País, 2002-05-20
«Eleberri honen irakurketa batez ere bi indarrek bideratzen dute: batetik, etengabe ezkutatzen diren zehaztasun horiekiko sortzen den jakin-minak; bestetik, eleberrian zehar sarritan txertatu diren elkarrizketek».
Kolpeka beti, Aritz Zubiate,
Gara, 2002-05-25
«Mundu guztiak zoriontsu eta errugabeko dirudien mundu honetan, guztiz fagozitatu gaituztela dirudien uneotan, bihotz barruan zokoraturik daukagun erromantizismoa berreskuratzen laguntzen digu».
Odolbildua, Edorta Jimenez,
www.bizkaie.biz, 2002-06-01
«Hortxe-hortxe hogei urtean argitaratu barik bizi ahal izan dauen Landak ez dio euskal literaturearen ildoari gertutik segitzeari inoiz utzi, eskuartean dugun nobela hau horren lekuko».
Ukabilka, Ibon Egaña,
Euskaldunon Egunkaria, 2002-06-22
«Odolbildua nobelan ez dago errudun eta errugabeen arteko banaketarik, ez dezala irakurleak espero justizia berrezartzera eta bakea ezartzera datorren esku zuririk».
Odolbildua, Harkaitz Cano,
Administrazioa euskaraz, 2002-07-01
«Ongi neurtu eta dosifikatzen da ematen den informazio apurra, zine beltz amerikarraren erritmoetara ongi plegatzen den intriga harilkatuz, legearen beste aldean dabiltzan protagonisten arteko tentsio eta arrisku egoerei nahiz haien arteko mesfidantzari etekina atereaz».
Iluntasuna, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2002-09-08
«Gerra osteko giro hits ituna, noski, gerra osteko miseriak eta edertasunak, heroien lanak eta traidoreen zelatak. Hiriko bizitza alegia, kaiola batean bezalakoa baita, nahita ere nekez irten daiteke dagoenetik. Landutako eleberria, benetan ederra».
Urte ilunetan, Javier Rojo,
El Correo, 2002-10-02
«Pertsonaien galeria honek ezaugarri bat gordetzen du: gerra zibilaren erreferentzia ilunean gordetzen den sekretua. Eta hauen artean Mentxu nabarmentzen da».
Odolbildua, Txema Garcia-Viana,
Putz, 2003-10-01
«Istorioa ohiko narrazio beltz, urbano edo poliziakoetatik haratago doa. Ez dakit hori zenbateraino meritua izan litekeen, baina, duda barik, mugak eta eskemak apurtzea beti dugu interesgarria».