Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

 

Aitaren aurpegian

lehen eguzki printzekin batera

dingilizka azaltzen da gizontasunaren

aski errauts

eta

aski iheskortasun

den izaera hori.

So! diotsot aitari

baina aita asto bihurtzen da

eta berriz ere so! diotsot

eta hamabigarrenean

bai…

hamabigarrenean bai

hamabigarrenean

altxatzen dio burua Itzaltzuko tristurak

eta ulertzen du:

hizkuntza abaniko bat da

eta orduan geure buruari

isilean galdetzen diogu nola

ez diegun deitzen mendi tontorrei magal

/ kezkatiak dezepzionatzen

zerua eta ortzi-muga

hautsi ditzaketen bakarrak direla ohartzean

/ kezkatiak dezepzionatzen

ohartuz izotzaren eta

elurraren ertzak ezartzen goazela

/ kezkatiak dezepzionatzen

ohartuz momentua

eta

istant bat

zein ezberdinak diren.