Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ARTEA 1952

 

Arratia ibaiko ura bezala

doa ura aratz eta betiko

nire ideietatik barna udazken guztien

amaierara, eta landa hartan bazkatzen dira

loreak, dena loreak, hainbeste lore

lore negukoak diamanteak bezala,

plastikozko poltsetan.

Azkonarra eta eskopeta.

Alboka eta errua.

Abadeak eta istripuak eta

 

zoriontsuak izan zirenak iluntzean

triste iratzarri dira goiztirian.

 

Hotza dakar, ohartu naiz

amaren etxe zaharrean

ez dela jadanik bizi

maite dudan inor.

Ez dabil deus. Mekanismo guztiak dira

odol sikua eta haragi hila

eta ahoa erori zait ilargiaren balde

merkurioz betetakora.

Bideo bat ikusten ari naizela ematen du

behinola nirea zen herriarena:

 

zergatik sufriarazten didazu horrela?

Noiz hilko zara guztiz?