Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2006, poesia
 

 

EDERMINA

 

Maite dut balkoietako mihiseen azpitik hegan egitea,

eskuekin sagarrak erdibitzen dituen jendea,

harrien pentsaera,

eta hala ere minaren beharra dut zoriontsu izateko.

 

Minaren beharra dut,

egurrezkoa naizelako

herdoilezkoa hautsezkoa harizkoa.

 

Badakit neure burua samurki suntsitzen.

Nola egiten den ikasi dut jendeari begira.

 

Zakarki egiten dutenak errefusatzen ditugu,

egin samurki esaten diegu samurki.

 

Leungarri, lixiba usain eta ia markarik gabeko

heriotza publiko bat gehiago da hau.

Ez du molestatzen

norberari baino.

 

Barrutik jaten da barrua.

 

Eta hala ere maite dut leiho zabalduak besarkatzea,

begiekin irribarre egiten duen jendea,

polenaren dantza.

Mina irentsi ostean bakarrik

dakit zorionekoa naizena.