Aurkibidea
Aurkibidea
BERTOLT BRECHT (I)
Josef Breitenbachen argazkian
Bertolt Brechten begiak
aurpegi estu bati josiak.
Baina honek ez dauka garrantzirik.
Max Ernst edo Aristide Maillol eskultorea ere
izan ziren bere negatiboetako aktore,
Brechti egindako argazkia da
beste guztien gainetik deigarriena.
Ile moztu berria du dramaturgoak,
ziega batetik irtenda bezala,
torturatuaren behako galduarekin.
Beroki zaharkitu marradunak
pobreziaz bernizatzen du irudia.
Beltzegia da potreta,
bigarren mundu gerra piztear zegoen.