Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-67-3
azala: Enrike Urrutia
Andolin Eguzkitza
1953, Santurtzi
2004, Bilbo
 
1993, poesia
 

 

BERROGEITA ZAZPI URTE GAINEAN DITUT

 

Berrogeita zazpi urte gainean ditut

argia ikusi orduko gauerdiko ordu bata eta erdietan,

oihan beltzean goizaldeko argi-izpiak nola

behelainoz eta esperantzaz.

 

Gauerdiko ordu bata eta erdiak dira

argia ikusi dudanean

behinola

Salamanca-ko kaleetan bezala,

orduan ohartu bainintzen

zein neurritan

guk geuk sortzen ditugun

munduaren etsia eta askatasunaren ezina.

 

Berrogeita zazpi urte gainean ditut

gauerdiko ordu bata eta erdietan,

sagar gorriak eta txermen gogorrak baizik

janen ez ditudala

betiko

erabaki dudanean.