Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-67-3
azala: Enrike Urrutia
Andolin Eguzkitza
1953, Santurtzi
2004, Bilbo
 
1993, poesia
 

 

URTE BI GURASOEN HERIOTZAREN ONDOTIK

 

Dagoeneko urte bi joan dira

gurasoak, bata bestearen ondotik,

hil zirenetik,

isiltasunean, iheska balihoa bezala

joan diren urte bien denbora,

luze, ahanzkor,

norbera ezerezean uzten duena

haize-zurrunbilo bortitz baten moduan.

 

Dagoeneko urte bi joan dira

eta zenbat joanen diren ez dakit,

nire bizitzaren luzean bezainbeste,

eta gure arreba nagusiaren

eta anaia gaztearen,

haiek baitira gure denboraren

alfa eta omega.

 

Dagoeneko urte bi joan dira

gure inguruko harresiak jausi eta

gurasoak hil zirenetik,

astiro, mazaltasunez,

ohi zuten moduan,

eta Jainkoari esker

lar minik gabe,

udazkeneko orbela doan bezala,

eta lagunek elkarri agur egiten

arratsalde gogoangarri bat

batera eman eta gero.

 

Dagoeneko urte bi joan dira

gurasoak hil zirenetik

eta bizitzari eusten diogunetik

heriotzaren kemenaz.

 

Los Angeles-en, 2001eko abuztuaren 24an.