Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

SUSMO BELTZA

 

Beste nonbaiten algen jitoa ez da bide ertzetan lehortzen

Zerua eskuaren neurrira jaisten da

Sasia ez da berbaren erraietan hazten

Beste nonbaiten ez dago izan ez dena aldarrikatu beharrik

        bizitzeko

Goizero egosia aspaldidanik da egia

Eta egiak ez dio inori ezer zor

Letra xehez idaztea dagoeneko ez da ezinbesteko langintza

Itsasargiak biztea gurmaren eginbeharra da beste nonbaiten

Beste nonbaiten ez dago inor euriaren eman itsuari beha

Haurrek lukiz jantzitako hodeiak ehizatzen dituzte

        muinoen bizkarretan

Gau zaharrak bere orduan zarratzen du arratsaldetik

        bereizten duen atea

Beste nonbaiten mugazainak adiskideen etxeetan horditzen dira

        unaldiari zintzur egiteko

Ez dute miatu beharreko etxe hutsik

Irrati mezuak kodifikagarriak dira

Beste nonbaiten harakinak eguneroko gezteran

        zorrozten ditu aiztoak

Begiak ez dira paduretako ur urdinekin nahasten beste nonbaiten

 

Beste nonbaiten

Nik ez zintuzket lurraren zauriei beha balakatu nahi