hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

diamanteen hondartzan bizirik gabe
aurkitu genuen itsas txakurrari

 

lurrak eta itsasoak zure gorpua har dezatela

bazter honetara ekarri zaituzten olatuekin

izotzarekin bat eta asko izan zaitezela

bizi berri bat elikatuz beste zerbait bilakatuz

algak eta loreak haz daitezela zure begi-zuloetan

eta lanperna-musuak habia egin dezala

zure barneko itsaslabarretan

hegan egin dezazula diamante zuri

eta urezko hodeien artean igeri egin dezazula

bizi berri bat sorginduz beste zerbait bilakatuz

hondartza eskari poema honen lanbro ilun

eta distiratsuan desizoztu zaitezela

geldiro lasaiki glaziar bat nola

eskuen artetik ihes egiten digun

iluntzea bezala