Aurkibidea
hegazkinaren leihotik begiratzen dut
sumendiaren ertzera hurbiltzen gara
eta sumendiak eztanda egin zuenean
galdera guztien atzean bada beste galdera bat
berriz loratuko dira desertuak
eta gorputzak gehiago ezin duenean
baina nola egin besteari lekua
lurrak eta itsasoak zure gorpua har dezatela
laba eta goroldio soroak zeharkatu genituen
han zeudelako hitz egin dut erraldoiei buruz
einar jónssonen estatua bat izan nahi nuke
errepidea ez da inoiz amaitzen
gauetan ainuriak entzuten zirela diote
munduaren amaieran sua piztu eta eskutik heldu
ilunak lo zegoena esnatu zuen...
begiratzen dugunak begiratzen gaituela esan zenidan
itsas hondoan baso bat esnatzen da
azken egunean soineko zuri bat jantziko dut
lupinu artean besarkatzeko eskatu zenidan
kontatzen dudan guztia gertatu da
betidanik sentitu izan dut altuerek
idatz itzazue zuen hitz kuttunenak

etxe guztiak etxe bera dira
denek dute bakarrik mugitzen den zabu bat
haizeak oroitzapen basati bat
kulunkatuko balu bezala
denek dute ama eta semearen
margolan bera sukaldean eta begi guztiei
odola darie
etxe guztietan ardiek
leihoaren beste aldetik begiratzen gaituzte
hirunaka beti hirunaka
bakarrik egiten dugu lo
edo binaka edo denak
gela bakar batean baina inoiz ez
hirunaka inoiz ez
ardiek bezala
egur beltzezko paretak
amildegiaren ertzean altxatzen dira
sakonune gailur desertu zuri batean
gure barruan etengabe jario diren
ur-jauzien alboan
zabuan kulunkatzen den izakia
amaren begietatik isuritako odola
ardiak irentsi genituen
errauts-zutabe baten antzera hazi
eta etxea irentsi genuen
desertu amildegi bilakatu ginen
etxe guztiak etxe bera dira