Etiopiatik haruntzago bada mundurik, Felipe Juaristi,
Argia, 1991-01-27
«Hogeitahiru poema urbano. Urbeak eskaini dezakeen iruditeriaz horniturik: Alkohola, likido hori baita tabernetan arrakalatzen den bidaiariaren ahazteko makina, hortxe baitu bizitzaren azken bidea. Eta alkoholarekin erretzen da oroitzapena. Eta ezereza egiten denean ferekatzeko gorputza da bilatzen».
Aiztoak eskasak dira horrelakoetan, Karlos Linazasoro,
Euskaldunon Egunkaria, 1991-02-02
«Hartzazu liburu hau zementuzko egunsenti batean, hiriko uralitazko zeruaren pean, eta murgil zaitea bere orrialde laburretan poliki eta insolentziaz baina aurreneurriak hartuz, eta jakinez ohian urbanoan barna egingo duzun safari literarioak arrisku latz bezain konprometituetan sartuko zaituela».