5
Atxeki zakizkio tinko bideari
eta eskuak ere atxeki
brisarazko filigrana den
bolante horri
ez dugu promes zurbil gehiagorik jasoko
semaforo gorrien artetik
ez dugu malko gehiagorik idortuko
autobus geltokietako bakartasunean
Eta kontuz arretaz my friend ez ezazu uste
tulipanezko soroak
zoriaren gurpila direnik
ezta ere artaziek moztuko dutenik
gure oroimenean izozturiko
aintzinako irudirik
Eta ez ezazu argitik edan
gauari zeure lepo gainean eutsi arte
halaxe egin zuen poeta eroak
ispilu hautsiaren papurretan itzarritakoan
Baina zergatik batek daki
ez niri galdetu amigo
zioen estetak eta nik no comment shut up
Humphrey Bogarten zigarroa eta horrela ba