19
Poesia honen gauean euria dakar dio argiaren goaiak
kontzientziaren zulo hauek noraezeko bidearen atariak
basamortuetako ahotsak harresi hutsak baizik ez dira
Deusezaren erdigunean denboran zeharreko hariak
ibiltzen garen oihan eskergaraino mezua ekarri zutenak:
ametsen zama astunetik ihes egiteko abagunea
artaziak hartu eta unibertsoa zatika berregiteko abagunea
Musika kolorezko txorrota zerion gauari tantoka eta zu ere
etengabeko egian sortutako odol lurrinik preziatuena azkena
ilunabarreko zaurien azpian ez dakizula agur esaten
zeurere burua behera bota behar bait duzu egunero
zori egongaitzaren leize zulotik sagarreko sugearen laberintoan
Zure irudia orduan distiragai saxofonistak in the mad movie
zorioneko ametsak Mickey Mouse agure bat azken batean
zulonpo galdutan non denbora izoztu zitzaizun baita ni ere
zurea beti mitxeletak bidaliko dizkizut beharbada ai ene