kritikak:
Beste niak, Ibon Egaña,
Deia, 2012-10-06
«Pertsonaien arteko ispilu-joko hori ipuinez ipuin errepikatzen bada ere, ezin esan liteke molde berean osatutako kontakizunak direnik Arrietarenak, ez idazkeraren, ez estiloaren, eta ez narrazio-egituren aldetik».
Errealitate malgua, Javier Rojo,
El Correo, 2012-10-20
«Iruditu zait idazlea dudatan bezala mugitzen dela ipuin batzuetan, teknika desberdinak probatzen arituko balitz bezala, zeren arrazoi argirik gabe pasatzen baita lehenengo pertsonatik hirugarrenera narrazio berberaren barruan».
Errealitatea bihurritzen, Alex Gurrutxaga,
Berria, 2012-11-11
«Sentsazio nahasia utzi dit liburuak; bai baina ez, ez baina bai. Azpimarratuko nituzke giza harremanekin egoki erabilitako umoreaz eta absurdoaz gain, pertsonaia nagusi ongi definituak eta errealitatea bihurritzeko modua».
Ispiluan den “beste ni”-a, Saioa Ruiz Gonzalez,
Argia, 2013-01-27
«Bertol Arrietak narrazio liburu interesagarria eskaintzen jakin izan digu. Gure izaeraz (izanaz?) hausnartzeko manual gisa eta, espresioa onartzen badidazue, etxetik ibiltzeko dosi psikoanalitiko ttipi moduan hauteman dut nik».
Gora eta behera, Iker Zaldua,
Gara, 2013-02-24
«Bi ezaugarri komun aipatuko nituzke, erritmo bizi orokorra eta umore andana. Barre egin dut liburuarekin eta hori ez da erraza izaten. Azken epaiaren zain zabiltzaten horientzako, beste laburmetraia saio bat eskaintzen badu, joango naiz».
Alter ero, Lurdes Imaz,
Aizu!, 2013-06-10
«Zinemagintzaren ezagutza nabaria da Arrietaren ipuinetan, oso estilo bisuala erabiltzen duelako, baita erritmo bizia ere, eta pertsonaia xume, baina interesgarriak, eraikitzen asmatu duelako».
Alter ero, Mikel Babiano López de Sabando,
hirinet.net, 2015-07-16
«Argi dago, baiki, iragarkiaren mezua: edan ezazu xxx freskagarria, eta aske izango zara. Zoriontsu izango zara. XXI. mendean».