Beñat Dardo
Beñat Dardo
2006, nobela
200 orrialde
84-95511-86-X
azala: Xabier Gantzarain
Joxan Oiz
1968, Donostia
 
 
Beñat Dardo
Joxan Oiz, 2006

Bernat Etxepare, lehen euskal liburua argitaratu zuen hura bera da nobela honetako Beñat Dardo. Azkenekoz Garazin preso egon zenetik, Linguae Vasconium Primitiae Morpainen Bordeleko inprimategira eraman artekoak kontatzen dira hemen. Baina baita gaztetako kontuak ere, Martin Bereau kartzelazainak arretaz aditzen dituenak.

      Historian kokatua, baina ez eleberri historikoa, pertsonaia baten birkreazioa da Joxan Oizek eskaintzen duena bere lehen liburu honetan.

kritikak:
Inprimatu gabeko koplak, Iratxe Retolaza, Berria, 2006-12-17
«Nobelaren unibertso literarioak bere hartan badu xarmarik, tenkarik eta erakarpenik, harien korapiloak taxuz lotu direlako».
Beñat Dardo, Goizalde Landabaso, Radio Euskadi, 2007-02-04
«Liburua goitik behera zirriborrotuta geratu zait. Literatura sakrilegioa aurpegiratu dit lankide batek. Nik barre egin diot. Aspaldiko ohitura dut arkatzez josita amaitzen dute irakurtzen ditudan liburu asko. Eta honek bereziki hartu du jite berria».
Idazlearen profila, Jon Kortazar, El País, 2007-02-19
«Joxan Oizek berebiziko ahalegina egin du errenazimendu garaiko hizkera bat sortzen eta hura bere ezaugarriekin moldatzen. Baina hizkeran jarritako arretak ez du bere bide narratiboa leundu».
Bizitza eta historia, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2007-04-06
«Historia eta bizitza antzekoak dira, neurri batez. Zenbat eta bizitzaz gehiago dakigula uste eta orduan eta kaskarragoa gure jakintza. Agerikoa finkatzen zaigula sinetsi eta horrek ere ihes egiten digu, gelditzeke».