Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
2026, narrazioa
108 orrialde
978-84-19570-61-1
Azala: Nagore Legarreta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
2026, narrazioa
108 orrialde
978-84-19570-61-1
aurkibidea

Aurkibidea

Otea erre

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Otea erre

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena, 2026
—AURRERAPENA—

Opari bat behar zuen asteburua sutan, bakardadeak piztia bihurtu du norbait errepide ertzean, umeek trofeoek bezala egiten dute hegan edo ez dira jaiotzen, etxe-aldaketan gorde ez ziren gauzen zerrendak hazten segitzen du; zehatz-mehatz ikasitako errezetak eta errepikatu nahi ez diren bizitzak, Norvegia puska bat abuztuko ilargi beteko gauean, katu bat ezustean, eta harrespilaren bueltan animalia-jendea, irauteaz kezkatuta.

      Etxekotutakoak maiz eraman ohi du berekin itzal erbestetar bat. Izan jendearena, eguneroko lekuena, oinordetzan jaso diren zeregin, espazio, egiturena. Zer behar da nonbait etxe egiteko? Zer bizi da gure etxeetan gutaz haratago? Zerk egin du huts zarata berrien erruz loa galtzeko?

      Gisako galderetan murgiltzen dira Olatz Mitxelenak liburu honetan jaso dituen hamar ipuinak. Arroztasuna beti da abisu bat.