Nobela honen egile nagusia naizenez gero, jakinarazi nahi dut ezen, bertan agertzen diren tokien, pertsonaien eta egoeren eta errealitatean dauden tokien, pertsonaien eta egoeren arteko edozein antzekotasun halabeharrezko kointzidentzia baten ondorioak direla, edo irakurketa morboso baten ondorioak, zeinaren gainean egileak ez bailuke erantzukizunik izango.
Halaber, jakinarazi nahi dut ezen, hemen kontatzen denak batere zerikusirik duela errealitatearekin demostratuko balitz, egilea bera geratuko litzatekeela harrituen.