Pendrive
Pendrive
2013, narrazioak
136 orrialde
978-84-92468-50-8
azala: Gorka Lasa
Arrate Mardaras
1960, Abadiņo
 
 
Pendrive
Arrate Mardaras, 2013

Norena ote da pendrive hau? Isil-gordean ekarritakoa da? Botila baten barruan jaurtitako mezuaren antzekoa da agian? Edo, besterik gabe, norbaitek tamalez galdutakoa? Pendriveak, gainera, testu solte batzuekin batera, sei ipuin dakartza. Kontakizun gehienetan ihesean dabilen jendea ageri du, leku arrotzean dagoena derrigorrean, portu zorionekora bueltatzeko borondatearekin. Eta denetan amodioa mintzagai.

      Arrate Mardarasen lehendabiziko liburua duzu hau. Narrazioen helburua ez da ipuin historikoak izatea, historiako aro zehatzetan gertatutako maitasun istorioak izatea baino: harpeetan, erromatarren garaian, Erdia Aroan, 36ko gerran... zertarako bizi, maite duzunarengandik urrun bada?

bideoak:
Galtzaundi (2016-10-11)
Sautrela (2014-02-04)
Don Inorrez (2013-11-27)
kritikak:
Maitasunez eri, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2013-12-13
«Pertsonaiak edozein gauza egiteko prest agertzen dira maite duten pertsonarekin bat egiteko, edozein gauza egiteak galmendira eramaten baditu ere. Maitasunak, horrelako kasuetan, erotasun-eritasun mota bat dirudi, eta gehienetan, maitasun erromantikoetan ikusi ohi den bezala».
Aldamioa eta etxola, Alex Gurrutxaga, Berria, 2013-12-29
«Ipuinetako gai nagusiak maitasuna, maitasunerako zailtasunak eta ihesa ?fisikoa eta norbere baitakoa? dira. Kontakizunak euskal herriaren historiaren une desberdinetan gertatzen dira, eta horrek batasun moduko bat sortzen du tonuari dagokionez».
Maitasunaren historia, Iraitz Urkulo, Berton, 2013-12-29
«Narrazioetan gertaerak lehenesten badira, testu laburretan iradokizuna da nagusi; horrek hausnarketa bultzatzen duela. Narrazioen arrakasta tramen ezohikoan oinarritzen den bezala, tarteko testuena diskurtso- eta adierazpen-mailako originaltasunean datza».
Ahaztu eta galtzen ditugun gauzen aitzakian (h)istori(o)a(k) berridazten, Amaia Alvarez Uria, Argia, 2014-02-09
«Pertsonaiei beste aukera bat eman behar diegu, eta gure buruari ere bai. Maitasuna lehergailu bat da, eskuetan leher lekizuke eta elbarri utzi, edo urre-meatze batean leher egin lezake, eta betiko aberatsarazi».
Ideia ona, baina..., Saioa Ruiz Gonzalez, Argia, 2014-09-07
«Gustuak eta irakurle mailak alde batera utzita, gizakiari istorioak entzun zein irakurtzea gustatzen zaio. Eta paperezko pendrive honetan sei narrazio aurkitzen ditugu beste testuekin erlaziorik ez daukatenak».