Poesia kaiera
Poesia kaiera
Saint-John Perse
itzulpena: Santi Leoné
2021, poesia
64 orrialde
978-84-17051-74-7
Saint-John Perse
1887-1975
 
Poesia kaiera
Saint-John Perse
itzulpena: Santi Leoné
2021, poesia
64 orrialde
978-84-17051-74-7
aurkibidea
 
Poesia kaiera
Saint-John Perse, 2021

Saint-John Perse 1887an jaio zen Pointe-ŕ-Pitre-n, eta Guadalupe irla inspirazio iturri oparoa izan zuen bizitza guztian. Izan ere, nerabezaroaren atarian irla utzi eta Frantziara joan zen bizitzera familiarekin, eta honenbestez, Guadalupeko haurtzaro galdua bikoitza izan zuen nolabait, denborazkoa zein espaziozkoa. Adituek diotenez, irla utzi izanak lorratz sakona utzi zion, eta haren poesian ageri diren zenbait pertsonaia horrekin loturik daude. Giro hori gogora ekartzeko itsas lexiko eta lexiko botaniko joria erabiltzen du Persek, eta aparteko gaitasuna du mundu hura poetikoki berbizitzeko. Ez alferrik, 1960an Nobel saria eman ziotenean, epaimahaikoek “bere sormen poetikoaren irudimen-aberastasuna” nabarmendu zuten. Aberastasun horrek konplexutasuna esan nahi du, halaber, eta, egiazki, irakurleari eskarmentu literarioa eta irakurketa zolia eskatzen dion poesia da berea. Bere garaiko abangoardia poetikoa besarkatu zuen, (post)sinbolismora hurbilduz.