Askatzeko beharra dudanetan barrekide zaituztedanei.
Asfaltoa zartatzeko bi modu daude. Bata animaliena, gizakiona: hartzen duzu eskutan lanabes bat, pikotxa edo, ahal bada, mailu pneumatikoa eta kolpeka, zarata eginez, puskatzen duzu hautsezina zirudien azala. Bigarren modua landareena da: bultzatzen dute azpitik, isilean, etengabe, eta halako batean, nahikoa tentsio bildu dutenean, eten egiten dute gainean duten geruza.
Arantxa Urretabizkaia, 2016
Feminitatearen galtzailearen figura ez zait bakarrik maitagarria egiten, ezinbestekoa ere egiten zait. Galtzaile sozialaren, ekonomikoaren edo politikoaren figura bezalaxe. Nahiago ditut arrakasta ez dutenak, soilik eta sinpleki neuk ere ez dudalako arrakasta handirik. Eta, oro har, umorea eta sormena gure aldean daudelako gehienbat. Harrotzen ibiltzeko aukera emango ligukeen hori ez daukagunean, sortzaileagoak gara maiz.
Virginie Despentes, 2017