Pentsamendu heterozuzena
Pentsamendu heterozuzena
Monique Wittig
itzulpena: Maialen Berasategi Catalán, Irene Arrarats Lizeaga, Danele Sarriugarte Mochales, Mirentxu Larrañaga Sueskun
2017, saiakera
100 orrialde
978-84-17051-00-6
editoreak: Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte Mochales
Monique Wittig
1935-2003
 
Pentsamendu heterozuzena
Monique Wittig
itzulpena: Maialen Berasategi Catalán, Irene Arrarats Lizeaga, Danele Sarriugarte Mochales, Mirentxu Larrañaga Sueskun
2017, saiakera
100 orrialde
978-84-17051-00-6
aurkibidea
 
Pentsamendu heterozuzena
Monique Wittig, 2017

Bilduma honetan argitaratu diren lehen bi liburuen aldean, badu hirugarren honek beste zera bat agerikoa: ez zela jatorrian euskaraz sortu. Ingelesez kaleratu zuen Monique Wittigek estreina 1980an, eta lau itzultzailek ekarri dute gurera orain, harrezkero hogeita hamabost urtetik gora joan diren honetan.

Lisipe bildumako aurreko bi liburuetan, gutxi-asko hemen eta orain gertatzen ari direnei begira jarri ziren autoreak. Wittigek, berriz, zehatz-mehatz gure ez den baina gure ere baden beste nonbait bati eta beste noizbait bati esango lieke orain eta hemen. Eta hala ere, zelako indarrez astintzen dugun burua, baietz eta baietz, hari irakurtzen dizkiogunean, argi, zurian beltz, izan bagarenez geroztik gorputza ziztatu diguten izendapenei buruzkoak. Hemen eta orain baita pentsamendu heterozuzena; hemen eta orain, heteroaraua.

bideoak:
Hitzen Uberan (2017-05-30)
Hitzen Uberan (2017-05-30)
kritikak:
Heterosexualitatea erregimen gisa, Ibon Egaña, Deia, 2017-09-16
«Eztabaida eta borroka politikoan errepresentazioari, sinbolizazioari halako gailentasuna aitortzen zaion sasoiotan, berreskuratu beharrekoak dira Wittigek ordena sinboliko, ekonomiko eta politikoa continuum gisa ulertzeko egindako ekarpenak».
Bide zuzenaren hartxintxarrak, Amaia Alvarez Uria, Argia, 2017-09-17
«Heterosexualitatea da jendartea egituratzen duen kontratu soziala, eta horren arabera, emakumeak eta gizonak daude, esklabuak eta nagusiak dauden moduan, menderakuntza harreman bat osatuz eta denon bizimodua goitik behera baldintzatuz».