Pariseko arratsa
B. Semperflorens-i
(Begoña Hidalgo Diez)
Latin karrikako
beirazko kafetegi batean
barnea ttipitzen zaigu
eguna azken hatsa
ematen dueino.
Hegazkin urrun bat
ortzian barna...
Ezin ikusizko esku batek
soineko urdinaren
kremailera isila
zabaldu du astiro,
larru-azal laranja kolorekoa
une batez bederen
agerian utziaz.
Eta haur bati
erien artean
ihesi doakion
puxikaren antzera,
ortzi urdinean gora
abiatu egin da
ilargi betea.