Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-37-1
Luigi Anselmi
1954, Bilbo
 
 

 

Maite ditut

Demokrazietako kartzeletan usteltzen diren demokratak.

Paradisu sozialistetan ere beren burua hiltzen dutenak.

Tximeletak izatera inoiz helduko ez diren harrak.

Sitsak izan barik liburuak jaten dituztenak.

Jendetzaren artean bakarrik daudenak.

Gorrotorik gabe hiltzen dutenak baita hilak direnak.

Argia eta bizitza atsegin zaizkien poetak.

Eguzkitan amodioa egiten dutenak.

Behin baino gehiagotan egia esaten ez dutenak.

Jakinaren gainean legeak apurtzen dituztenak.

 

Gorrotatzen ditut

Askatasuna zer den jakin gabe libro direnak.

Paradisuan sinesten ez duten sozialistak.

Harrak izan zirela ahaztu zaien tximeletak.

Hormak liburuz eraikitzen dituzten igeltsariak.

Bakardadearen fruitu gezaminak sekula dastatu ez dituztenak.

Gorrotoz gainezka erailtzen ausartzen ez direnak.

Ilargiaren burezurra jauresten duten poeta negartiak.

Gaueko itzalpean emazteak bortxatzen dituztenak.

Gezur ederrak badaudela inoiz jakingo ez dutenak.

Eta mundu honetan bizi diren errugabeak oro.