
Egunen batetan,
zioen poeta malenkoniatsu batek,
New York aspertu egingo da
izaten dena izaten,
 egoten falta da beharbada 
gizon txikientzako amets erraldoien gordelekua,
eta bale etsiak bezala
 edozein hondartza bakartitan aurki ditzakezue,
eguzkilore ebakien sorten antzu,
ahozpez, betirako lo sakonez bainaturik 
suizidatuko da.
Den luzean etzango da
Hudsonen magalean
eta biharamunean
zimentuzko hortz postizoak, belarritako faltsoak
 urrezkoak Bronxeko bihurriren batek eramango ditu
edo Napolesetik propioki etorritako capoak 
agertuko harea artean.
Bestea urak irents dezala,
oihukatuko luke Stephan Cranek.
w1984