
Sarrerako aitorpen moduko poema
Gaztaroko poemak galdu nituen
egun dohakabe batetan
 aireko lili usainez nahastu nintzen 
eta haiekin batera gaztaroa bera ere
galdu nuela deritzot.
Harrez gero sartu naiz heldutasuna
deitzen den zerumuga zehazkaitz horretan
eta ez zait poemarik geratzen
 zure gorputzaren pliegetan zahartu nintzen 
eta ez zait hitzik geratzen
 zure gorputzeko zirrikuetan mututu nintzen 
eta ez zait amodioa baizik geratzen,
edo heriotza, untzi erratu hori,
gaztaroko egunetik gero eta urrunago
 lortezinak dira benetan aintzinako usainak 
gero eta poemagabetuago,
ahoan lili eiharren zaporearekin.
w1984