Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Hau osotasunaren sentipena
zirrararen minbera!
Berriz ere okzitaniar lurraldean
lurrinak zorabiaturik
ilargi betea horizta, beroa
hodei artean eder ortzian gora
izarrak han-hemenka keinuz
hartzaina getari isiltasunean,
hau biziaren lizuna
ekialdeko fereka atlantikozko lanbroan,
jaundone Joaneseko gaua
ekainburuko ilargi betea
su zahar, ur berria,
bakean izadiarekin, hutsarekin
menperatze egarriarekin borrokan
giza ergelkeriarekin
gerlan ni nihaurren aitzi,
sanjuan gaueko ilargia ekialdetik gora
lizun argiz jauntzirik
tristuraz enpo izanagatik ere
iraganki kurdistandarren gauean barna
eragotzi bosniar hatsean gaindi,
berriz ere okzitaniar lurrean
hélas, hain besterendua jadanik
haren arima mendien atzean
zuhaitzen gibelean
harrizko hondarren azpian ezkutaturik
ekialdeko ilargiarekin ezkondua
hain urrun eta hain hurbil den Bosnian, naski,
eta bosniar hasperena, ororena,
idekia, aberatsa, anitza
bortizki kasatua, koldarki eraila,
non ote geroan geriza bizigarririk?
Ilargi betea eder
hodei xumearen magiaz inguraturik
maite mindua bailitzan,
maite zaitut bizia
gorrotatzen existentzia ni-gurea,
gaur Bosnian naiz hil
salbatuxe Okzitanian gaindi.
w1995