Beltza
oihalontzia zen beltza
itsasoa gorri
nire etsipenean,
beti asekaitz, beti iheska
izan ez izanaren trajikomerian,
eta oreka desorekatu hunek
atxikitzen nau ameska
amiltzen osin beltzean,
zuria
zuria zen oihalontzia
itsasoa urdin
nire etsipenaren oroitzapenean.
w1995