Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-21-5
Bitoriano Gandiaga
1928, Mendata
2001, Arantzazu
 
 

Artasoko hirugarren salmua

 

Lurrean

eskubide bat hartu dot.

 

Lurretik

nor izatera heldu naz.

 

Nor bat naz:

nor bat nazala dakidan

lur pixkat.

 

Lur baino

nor bat edo

lur hontaz

iritzi neikean

zotal bat.

 

Lur honi zor naiako

Jaungoikoari eskerrak.

 

w1974