Hemen hemeretzi grado eta zoritxarrez
zerua erabat lainotuta dugu baina
jende asko etorri da gure herriraino
estropadak ikustera. Oso nekaturik nago
esan zidan baina nik erantzun nion
buelta bat ematea gustatuko litzaidakeela
bueno nik ezin dut bihar lanera
joan
behar
dut
eta
orduan etxeratu nintzen.
Agian hosto batek lurrean lo egiten du
udazkena oihukatuz.
Bihotzez beteta
dago zelaia. Batzuk ilun, gorri besteak.
Ezberdintasunaren seinaleak handiagotu direlakotz
ohera sartzen da euriaren jainkoa,
grisetik etorritako oihartzunek
mailaz maila lo egiten dute hautsontzietan.
Ametsak kondatzeko ez naiz gai sentitzen
eta psikoanalista haserretu zen nirekin
akuario bat zeukan bere bulegoan
hori ez zitzaidan batere gustatu
arrainek lasaitasuna ematen omen dute
eta gainera gorri eta merke
horietakoak ziren. Irratiak esan duenez
gaur ez dute ezer aurreratu elkarrizketetan.
w1993