Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Txotxe kapitain pilotu
Jose Martin Urrutia Txotxe artista elgoibartarrak 2018ko otsailean utzi gintuen, baina egindako lan itzelaren arrastoak gelditzen zaizkigu. 1995. urtean sortutako Euskal Antzerki Talde Amateurren Elkarteko (eatae) kide izan zen. Durangoko Kurutziaga ikastolan antzerkia irakatsi eta zabaltzeaz gain, San Agustin Kulturgunearen magalean Karrika antzerki taldea sortu zuen. Esan liteke horretan ere aitzindari izan zela, antzerki talde egoiliarra izaten. Bai eskolan eta bai Karrikan transmisio lan ikaragarria egin zuen eta hainbat aktore atera ziren berak ereindakotik. [6]
Inauterietan, Markina-Xemeingo Eup! irratian genbiltzanok kontzertuak eta antzerki emanaldia antolatu genituen. Kontzertuak hiltegi zaharrean egin ziren eta antzerkia kalean. Bihotza taupaka jartzen zitzaidan horrelako gertaera bat herrian suertatzen zenean. Eta, oraingoan gainera, gu ginen antolatzaileak. Elgoibarko Ekekei antzerki taldearen Ni naiz kapitain pilotu izan zen ekarri genuen obra. Oker ez banabil, hura izan zen ikusi nuen lehen kale-antzerki ikuskizuna. Txotxek Kapitain Pilotu pertsonaia nagusia antzezten zuen.
Nire etxeko gelan jarri nuen antzerkiko lehen kartela izan zen. Bat-batean, kartelari begiratu eta oihukatu nuen: Ze demontre! Orain ni naiz kapitain pilotu! Horrela, Madrilera joan nintzen nire ametsen txaluparekin, antzerkiaren itsasoan nabigatzera.