Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Zentsuradorea
ganorabako bat geldi-geldi eta lasai-lasai geratzen da, erdian tente. Beste bi jartzen zaizkio aldamenean eta ez diote mugitzen uzten. Bata mugitzen hasten den aldiro hegoak mozten dizkio sistematikoki kolpeak joz, besteak honakoak esaten dizkion bitartean:
— Nora zoaz!
Ez haurrik bortxatu!
Ez inori labanarik sartu!
Ez atera 200 armiarmen kutxa!
Ez bota harririk jendeari!
Ez hartu ezpatarik!
Ez egin harakiririk!
Ez egin kristalak puskatzearen eszenita hori!
Ez zaitez drogatu!
Ez ukitu errebolberra!
Ez daukagu segururik!
Ez egin ttu jendeari!
Ez hasi orain kanpaina politikoa egiten!
faborez!
— Autobuseko txoferrari zera esan diot: Itxoin pixka bat, mesedez, tximeleta baten hegoen soinua grabatu nahi dut sortzen ari naizen kanta baten barruan sartzeko.
—Barkamena eskatu nahi dizuet.
Barkamena, aurreko eszenan izan dudan portaeragatik. Ez daukat zuei hori egiteko eskubiderik eta barkamena eskatu nahi dizuet horregatik. Pixka bat nahastuta nenbilen gauza asko neuzkalako buruan eta, horregatik, agian rollo txarrean nengoela iruditu zaizue, baina jada pasatu zait. Ez dut nahi inork pentsatzea: jo, tipo horrek a ze rollo txarra utzi didan...!
Nik nahiko nukeena da zuek pozik ateratzea hemendik. Halako punttu bereziarekin baina zabaltasun sentsazio batekin edo.
baina gustuko nuke gauzak fundamentuz egitea.
— fundamentuz???
— Hara:
Nik A pentsatzen dut.
B esan didate
baina Nik A pentsatzen dut.
C esan didate
baina Nik A pentsatzen dut.
Orduan D, DD, E eta F esan dizkidate
baina Nik A pentsatzen dut.
G, H, I, J, K eta L esan dizkidate
baina A pentsatzen jarraitzen dut Nik.
M, N, O, P, Q, R, S, T, TS, TT, TX, TZ, U, V esan dizkidate hurrenez hurren
Nik A pentsatzen dut.
W, X, Y eta Z esan dizkidate
A. Nik, A.
A esan didate.
Ados: A.
Akordiora heldu gara.