Zartatua eta 4.48 Psikosia antzezlanetan gaiak ez dira batere samurrak, hizkuntza ez da gozoa eta sintaxia askotan bortxaturik azaltzen da. Lehenbiziko testuan, errealitatearen ankerkeriak neurriz kanpokoa dirudi eta, bigarrenean, anbiguotasuna eta iluntasuna, gaixotasun mental larriak ekartzen duen oinazean nagusitzen zaizkigu. Bi antzezlanetan umore zipriztinak eta ironia egon badaude ere, ez digute arintzen batek zein besteak helarazten diguten protagonisten egia gordina: abusuen eta bortizkeriaren katearen gainean zapuzten dela askoren bizitza, eta, sufrikarioarekin amaitzeko, heriotzak bakea ekarriko digulako ideia setatia.
Euskal literatura dramatikoen idazleen lanak publikoaren eskura ipintzearekin batera, nazioarteko azken dramaturgiaren berri zabaltzen saiatuko gara Ganbila bildumatik. Sarah Kanerena bezalako lanak euskarara ekarrita, bidenabar, bidea erraztu nahi diegu euskaratik oholtzara dramaturgia berrien bidetik egin nahi duten antzerki ikasle eta sortzaileei, mundu osoan eragina izan duten egileen antzezlanak euskaraz jasotzeko aukera bermatuz.