IX
Kontzientzia txarrera ezin da ohitu Rañolas gizarajoa
Bere ama bil ondoren, Rañolas halamoduko eskale batzuekin elkartu zen. Barrote eta Xarda goitizenekiko gizon eta emakume bat ziren, meatzari izan eta beso bat galdua bata eta erakargarritasuna galdutako urdanga bestea.
Eskale hauen laguntzarekin iritsi zen Rañolas pikareskaren gorenena, baina bere ekintza guztietan berezko borondate onaren izpi bat nabaritzen zen. Hesiek, adibidez, lapurretara xaxatzen zuten, justizia sen tinko bat medio, gordetzen zutenagatik baino gehiago eragotzi nahi zutenagatik.
Gau batetan, bidean zihoazen bitartean, Barrotek oilo batzuek manejatzea proposatu zuen. Bidean geratu ziren eta Rañolasen astoa lahar arte batetan ezkutaturik utzi zuten.
-Igo hadi hi hormara eta bale.
-Eta zakurra? Zakurra baldin badago?
-Zakurrik badago... larrugorrian sartu amak mundura ekarri hinduen bezala. Zakurrek gizon bat biluzik ikusi orduko ihes egiten ditek.
Xardak ere Rañolasi animoak eman zizkion.
-Bai gizona, bai. Zakurrak izutu egiten dira gizonen bat biluzik ikusi ezkero.
-Zerorrek ikusi al duzu inoiz horrelakorik?
-Milaka aldiz, mutikoa!
Barrote eta bere laguntsak azeriak bezain azkar aditzen zuten oilo usaina.
Ongi iruditu zitzaienean gelditu egin ziren. Rañolas isilik erantzi zen eta Barroteri helduta igo zen hormara. Berehala jarri zen horma gainean zaldizka. Beste aldera jaixteko soka bat eman zion Xardak.
-Ez ikaratu! -murmuriatu zioten eskaleek.
Rañolas sokan behera irristatu zen eta berehala ikutu zuen etxe aberats batetako soroko lurra.
Une hartantxe aldegin zitzaizkion Rañolasi bere asmo txarrak. Bera, jo dezagun, melokotoi arbola bat osorik garbitzeko gauza zen, baina hortik oilo harrapatzera!... Eta ezer gabe ez itzultzeagatik zaku patata bat hartu zuen, bere buruari aitzakia moral agertuz: «Patatak har daitezke lurretik sortzen dira eta, melokotoiak, sagarrak eta udareak bezala, baina oiloak...». Rañolasentzat lurra guztiona zen, euria eta haizea bezala.
Berriro pareta gainean zaldizka agertu zenean, zakur batek egin zuen zaunka; bik gero, hiruk gero eta puska batera parrokiako zakur guztiak hasi ziren zaunkaz, jabego rural guztia batera zaunkaz hasi izan balitz bezalaxe. Rañolasek zaku patata erortzen utzi zuen eta paretatik jaitsi zen.
-Eta non dina oiloak? -egin zuen arrantza Barrotek ostikada bat emanaz.
-Non zeudek? lotsagabea! -esan zuen Xardak bide batez zaplasteko bat erantsiz.
-Patatak bestenik ez ditut aurkitu; oilategia ezin aurkitu izan dut -zioen negarrez Rañolasek.
Eskaleek ezeren zai egon gabe, bidea hantu zuten etxaferoen antzena ihesi. Mutikoak abal zuen bezala jarraitu zien, arropak besapean, biluzik, purgatorioko animak bezala.
Astoarenganaino iritsi zenean, aurrean fortunatzen zitzaion lehenengo aukeran ihes egingo zuela zin egin zuen.
Zaunka gautiar haiek bere kontzientzian entzuten zituen.