Kanpotarrak maisu - Kultur Ministrariak ez digu errukirik
Kanpotarrak maisu - Kultur Ministrariak ez digu errukirik
1987, antzerkia
112 orrialde
84-398-5686-5
Xabier Mendiguren
1964, Beasain
 
2008, narrazioak
2002, narrazioak
1992, ipuinak
 

 

OHARTXO BAT

 

      Susaren Antzerki Sail honetako bigarren zenbakia duen Beteluko balnearioko mirakulua izenburuko obra irakurri duenak berehala antzemango dio honek haren izugarrizko antza duela.

      Hala ere, esan beharra daukat nere alde, lan hori nik honako hau bukatu eta gero ezagutu nuela, eta beraz ez dudala «plagiorik» egin, plagioa errespetu osoa merezi duen artea iruditzen zaidan arren.

      Bitxia da halere, eskenarako planteamenduan eta oinarrizko egoeran halako kointzidentziak gertatzea. Hemendik zenbait ondorio atera genezake baina hobe dugu beste batetarako uztea.

      Antza haundia bada, aldea ez da txikiagoa; horrela bada, bildurrik gabe esan daiteke lan «berri» baten aurrean zaudela, irakurri gura baduzu hala egin dezazun.

      Adierazi beharrekoa da halaber, Kanpotarrak maisuri jarritako sarreran esandakoak aplikagarri zaizkiola gehienbatean lan honi ere.

X.M.E.

 

 

 

Munduko kultur ministrari
guztiei orohar,
eta Xabier Leteri bereziki
(katxondeorik gabe,
of course)

 

1985eko Udazkenean