ESPAZIOAREN LOGIKA
Alemaniako langileek,
Brechten lumaren bidez,
bazekiten autobideak ez zirela egiten
jendea oporretara joateko,
baizik eta tanke astunak
batetik bestera garraiatzeko.
Beren gerrak hiltzen du
bakeari bizirauten diona.
Badakigu kaleko toki ilunak
ez dituztela argiztatu
gizon bortxatzaileek
beldurra izan dezaten,
Poliziak hobeto zelatatzeko dela.
Badakigu ez dituztela
kaleak kotxe partikularrez hustu
jende zaurgarriaren
eta ekologiaren alde,
baizik eta, ostalaritzaren bidez,
kalea gehiago pribatizatzeko.