Mami Lebrun
Mami Lebrun
Kepa Errasti
Azaleko irudia: Ane Pikaza
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
94 orrialde
978-84-17051-45-7
Kepa Errasti
1981, Aretxabaleta
 
 

 

5. AGERRALDIA:
BIGARREN HAUSTURA

 

(Halako batean, telefono soinua entzungo da berriz. Eszenan egoitz eta miren dira berriro. Eszenatokira sartzean miren erori egingo da.)

 

egoitz: Hori zurea da.

 

miren: Bai, badakit…

 

(Halako batean, telefonoa lokalizatu eta pantaila begiratuko du.)

 

miren (harritu samar): Zure ama da! Hartu egingo diot, e…

 

egoitz: Ez, Miren, deittuko dutset entsaiua bukatu eta gero.

 

kontxaren mamua: Akabo!

 

miren: Kaka zaharra, gero! Eta inportantea bada? (Telefonoari erantzunez) Pili…

 

egoitz (telefonoa eskuetatik kenduz): Ekarri…

 

(egoitzek eskuetatik kenduko dio telefonoa eta amarekin hitz egiten hasiko da.)

 

egoitz: Zer?

 

pili (OFFean): Nun zauzie?

 

egoitz: Badakitzu nun gazen, amonan kontue preparetan.

 

pili: “Amonan kontue preparetan”… Hara! Atake batek emun biher dust, Egoitz, atake batek!

 

(egoitz begira ez dagoela, mirenek Cola Cao potea aterako du kaxatik. Irekitzen saiatuko da.)

 

egoitz: Ama, lasaittuko zara?

 

pili: Esan ez zarela zu izan.

 

egoitz: Zer?

 

pili: Esan ez dittuzula zuk hartu.

 

egoitz: Hartu, zer?

 

pili: Amonan errautsak falta die.

 

(egoitzek buelta erdia eman eta miren Cola Cao potea zabaldu nahian ikusiko du. Neskarengana hurbildu eta potea kenduko dio.)

 

pili: Ez dozu ezebe esan biher?

 

egoitz: Ba… ez dakitt ze esan, ama… Ze ordutan geratu zara tiakin? Guk zortziretan hasteko asmue geuken…

 

pili: Zuk hartu dittuzu, ezta?

 

egoitz: Lasai, atzeratzen bazare, abisau eta punto. Gu hemen egongo gare.

 

(egoitzek mireni potea kendu ondoren eszenatokiaren alde batean utziko du, ezkutatuta, telefonoz hitz egiten duen bitartean.)

 

pili: Egoitz, niri ez adarrik jo!

 

egoitz: Ama, orain ezin dot berbarik egin…

 

pili: Etorri derrepentien etxera, entzun dustazu? Mirenek be…

 

egoitz: Gero arte…

 

(egoitzek telefono deia moztuko du.)

 

miren: Zer?

 

egoitz: Ezer ez…

 

miren: Haserre zegoen...

 

egoitz: Nerbiosa dau. Badakitzu zelakua dan. Bere amari omenaldi bat egittian ideiak ez dutso larregi…

 

miren: Beste zerbait esan dizu.

 

(kontxaren mamua ezustean berriz eszenatokira aterako da mirenen ondoan kokatuz. egoitzek mireni hitz egin arren, ezin dio begirik kendu kontxaren mamuari. Oso urduri jartzen du.)

 

kontxaren mamua: Honek zerbaitt jakik.

 

egoitz: Zer esan biher dust?

 

miren: Ba, ez dakit, baina zu ere urduri jarri zara. Zer esan dizu?

 

kontxaren mamua: Esaixok, gizon! Hire andrie dok!

 

egoitz: Tia, berandutu egingo dala eta esan dutset abisetako urteten dienien eta eske ixe ez dou berbarik egin, Miren…

 

kontxaren mamua: Torero! Valiente!

 

miren: Zergatik uste dut zerbait ezkutatzen didazula?

 

egoitz: Ba ez dakitt.. zuk jakingo dozu…

 

kontxaren mamua: Hau argixe dok, e, mutikua? Oso argixe.

 

(Hori esan, eta berriz desagertuko da kontxaren mamua albo batetik.)

 

miren: Ego…

 

(mirenek tiro keinu bat egiten dio eta egoitz lurrera eroriko da.)