Lurraren indarra
Zenbait egile
itzulpena: Mitxel Sarasketa
Lurraren indarra
Zenbait egile
itzulpena: Mitxel Sarasketa
1991, narratiba
136 orrialde
84-86766-36-2
azala: Joxean Muñoz
Lurraren indarra
Zenbait egile
itzulpena: Mitxel Sarasketa
1991, narratiba
136 orrialde
84-86766-36-2
aurkibidea
 

Aitzin-solasak

 

Pablo Sastre

 

Niathuau Ahakinith

Niathuau Ahakinith

(Txuriak erotuta daude

Txuriak erotuta daude)

Lakoten kanta

 

Konprenitu dut bere etorkizun hurbila ezagutzen

ez duen herri baten angustia.

«Dancing with wolfes» filmeko soldadu

txuri, sioux-berriaren egunkaritik.

 

IXILIK

 

[Gurean] jendea ez da isiltasun

eta espazioaren beldur.

Gerald Vizenor,

White Earth-eko Anishinabe (Chippewa).

 

[...] Te señalo algunos puntos que me llaman

la atención:

1.- la palabra entre los indios

- el silencio

- los gritos

- formas de comunicación (?), textos, ritos

2.- el enfrentamiento con los rostros pálidos, según testimonios de los traductores

- textos de lucha y genocidio

3.- apropiación (?), utilización (?) de la palabra -del ingles

- conservación de su propio idioma

- la propia palabra en la lucha por su existencia y la cuestión de calificar muchos y variados textos como expresión «literaria», lo que supone otro esquema sobre literatura.

Mitxel Sarasketa.

Daroca, 1989. apirilak 27.

 

Gaur egun -gorroto dut esatea-, lotsa naiz navajo ikasle talde baten aurrean navajoz mintzatzeaz. Badirudi ezindudala deusesanenbarazorik gabe.Navajoz hitzegiten dudanean, nire hitzak zikin bihurtzen dituzte gure hizkuntza baliogarri dela konturatzen ez direnek.

Bertha Desiderio.

«The way».

 

Euren etsaien izen eta keinuak berenganatu dituzte, baina beren gogo sekretuei atxiki diete; eta horretan bada erresistentzia, bada garapena.

N. Scott Momaday.

«House made of Dawn».

 

AMA LURRA

 

Ama Lurra zaldia bezalakoa da. Zaldia etor dadin lastoa eta garaua jartzen ditugu. Halaxe jartzen dugu polena Ama Lurrarengandik bizitza nahi dugularik ekarri. [Adi, «Zaldien boterea»n, Lurraren indarra].

Asa Bazhonoodah,

Black Mesa-ko apatxea.

 

Europearrentzat lurra sal-eros zitekeen ondasuna zen. [Indioentzat,] nahiz tribu bakoitzak lurralde bereziak izan eta batak bestearen mugak ezagutu, lur-eskubidea erabiltzekoa zen, ez izateko edo erosi edo saltzekoa.

Jay David.

«The American Indian. The first victim».

 

Urrea zoragarria da! Bera duena nahi duen guztiaren jabea da. Urreaz arimen paradisurako ateak irekitzea ere ez da posible.

Cristobal Colon.

Isabel & Fernandori gutuna, 1503.

 

The world has a wasi'chu problem.

Bruce Johansen eta Roberto Maestras.

«Wasi'chu. The Continuing Indian Wars».

 

Iparraldeko lautadetako lehenbiziko zango biko bizilagunek lakota deitzen ziren, hau da, «jendea», Dakota izenaren oinarri semantikoa. Lakotak ikusi zituzten lehenbiziko europearrek sioux deitu zieten, «sugea» edo «etsaia» esan nahi duen nadowessioux hitz franko-kanadiarraren laburpena. Lakotek ere metafora bat erabili zuten etorri berriak izendatzeko: wasi'chu «oro nahi» edo esan gura duena. Gaurko mugimendu indiarrean, wasi'chu hitza -ipuinotako batean agertzen den legez- indioen bizitzak, lurra eta errekurtsoak beren probetxu partikularrerako irrikatzen segitzen duten korporazio eta indibiduoak, eta euren gobernuko konplizeak, izendatzeko erabiltzen da.

1978an, EEBBetako uranio erreserben %55a eta sufre gutxiko ikatz erreserben %33a indio lurretan zeuden. 1936 eta 1976 artean, gobernuak indioei 728.460 hektarea konfiskatu zizkien.

Gainontzeko guztia kendu digute. Orain geratzen zaiguna nahi dute bereganatu.

John Redhouse.

 

HIJODEPERRAK

 

Iowa Indians lands: 1831-1891

Sawks and Fox Indians lands: 1869-1889

Creek Nation: 1834-1907

Oklahomako bide bazterretako txartelak.

Datek indioak erreserba horietara eraman eta tribuak

zeharo akabatu zireneko tarteak mugatzen dituzte.

 

 

[1947an jaiotako Shoshone-Bannock tribuko] La Nadak gogoratzen zuenez, bera gazte zelarik indioei ostatu askotan ez zieten zerbitzatzen, eta zenbait dendatako leihoetan «No indians or dogs allowed» («ez indio ez txakurrik») txartelak zeuden.

Peter Collier.

«Ramparts» aldizkarian.

 

[Antologia tipi honetako idazleek ezagutu dituzten bizi baldintza orokorrak:] 1950.eneko zensoaren arabera, Indioen egorra ekonomiko-soziala EEBBetako gutxieno batek pairatzen duen txarrena da. 571.824 izanik, 308.103 erreserbetan bizi ziren. Indiorik gehienentzat bizi baldintzak, erreserban, hiri-auzogune pobreetan baino latzagoak ziren. %70eko langabezia tasak ez dira anormalak, erreserba batzutan %90ekoak ere badirelarik.

Gaisotasunak eta alkoholismoaren inzidentzia oso handia da. Etxe asko txabolak dira, ez urik, ez argirik ez dutenak. Ez bakarrik da bizitza gogorragoa, motzagoa ere bada. Ume hilkortasuna bataz bestekonazionalaren doblekoada eta oroharpopulazioa71 urtetara iristen bada, indioak ez dira 44ra baino heltzen [47ra 1988an].

Jay David.

«The American Indian. The first victim».

 

Mozkor liskar eta auto istripuetan hildakoei [azken horietan indio gazte pila hiltzen omen da,] beren buruak hiltzen dituztenak erantsi behar zaizkie (hiru halako bataz besteko nazionala), eta hospitalean bolada bat egin eta gero misterioski hiltzen direnak.

William Red Fox,

Lakota buruzagia.

 

Erreserba indio bat munduan ezagutu dudan

sistema kolonialik osatuena da.

Robert K. Thomas,

Cherokee antropologoa.

 

Brooklyn, New York, Cleveland, Detroit, St. Louis, Minneapolis, Denver, Phoenix, Seattle, Los Angeles eta San Francisco-k indio auzoak dituzte, batzu 10.000 lagunetik goiti -20.000tik goiti, azkeneko biak. «Ez da gogoz joandako jendea -esaten dit Mary Lou Payne, neska cherokeeak-, BIAren [Bureau of Indian Affairs] erreserbak hustu eta asimilatzeko politikaren ondorioz joandakoa baizik.

Stan Steiner.

«The New Indians».

 

ASIMILAZIOA

 

BIAk ama (dela «disziplina faltagatik» edo «negligentziagatik» edo beharbada umea gurasoekin «denbora gehiegi» pasatzen duelako) «ez-gauza deklara dezake, umea hezitzeko. Ume indioen %30a gurasoei kentzen zaie eta besteren etxeetan edo instituzioetan utziak dira. Ume horien familiengandiko bereizketa izango da, agian, Ipar Amerikako indioen gaurko bizimoduaren alderdirik tragiko eta suntsikorrena: gerrak eta gero, tribuen egitura apurtzearren eta indioak asimilatzearren egin den erasorik basatiena.

William Byler.

«Removing Children».

 

Bospasei urte genituenean, Hopi umeak gure gurasoen eta polizia navajoek lagundutako eskola-ofizialen arteko tirabiren jostailu ginen [...] Batzutan, [eraman gintzaten ebitatzeko] oso goiz gosaldu eta gero, baten baten amonak amaiketakoa hartu eta zortzi edo hamabi neskato talde batekin herritik atera eta mendira joko zuen [...] Ez naiz gogoratzen xuxen ni neu «nolatan» harrapatu ninduten. Beharbada ama eta biok nekatzen hasiko ginen goizero ihes egin beharrarekin [...] Amek ordea, ez zituzten umeak nolanahi joaten uzten. Poliziak beso batetik heltzen bazidan, amak apur batean bestetik eutsiko zidan: tradizioak eskatzen zuen ni eskolara joateko behartuta nengoela argi azal zedin [...] Eskolan gobernuak emandako kotoizko arropa eta oinetako larriak jazten genituen. Etxera arropa horiekin bidaltzen gintuzten baina, etxera bezain laster, amak erantzi egiten zizkigun, hurrengo goiza arte [...] Ume bakoitzari eskolak jartzen zion izena. Niri «Helen» ipini zidaten.

Helen Sekaquaptewa,

Oraibiko Hopi (Arizona).

«Me and Mine».

 

Ez dago ume indio bakar bat etxera lotsaz eta negarrez itzultzen ez dena, bere herria zikina, animalien antzekoa dela erakusten zaion saio horietako baten ondoren.

Rupert Costo.

Senatuari Txostena (1989).

 

Eskapatzen uzten duguna, konpartitzen duguna, ez da jadanik gurea. Hori gertatu zen gure lurrekin. Ez dugu nahi gure kulturarekin gauza bera gertatzerik. Gutaz halako liburuak, halako argazkiak publikatu direla jakiten dugunean, bilustu egin gaituzten inpresioa dugu, zerbait ohostu egin digutela. Guk ez dugu munduari deus esatekorik. Ez dugu deus ematekorik. Umilak gara. Baina gure kultura nahi dugun bezala kontserbatzen eta erabiltzen utz gaitzatela eskatzen dugu. Zergatik ez gaituzte baketan uzten? Zergatik ez gaituzte behin betikoz ahaztutzen?

Pueblo gobernadorea,

Santo Domingo.

 

[Bi bide baizik ez, galdera bat da, indioentzat: asimilazioa ala suntsipena? Errepara, Elizabeth Cook-Lynn-enbigarren ipuinean, narratzaileak eskaintzera joanden«ihesbide» unibertsitarioa, eta Magpie-k egin bide duen hautua, Elgie-ren hitzetan, «wasichuengandik guztiz bereiztearen alde»].

 

INDARRA

 

Ene bihotza gaisorik dago, eta minez beterik.

Eguzkia orain dagoenako lekutik, hortik aurrera,

Nik ez dut burruka gehiago eginen.

Heinmot Tooyalaket.

Joseba Sarrionandiak

«Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak»en itzulia.

 

-Ba al dakizu pawneea zarena? -galdegin zuen susmur ito batean.

Anna L. Walters.

 

Red Power-en eskaera, estrainekoz, Oklahomako Indio Amerikarren 23garren kongresuan aditu zen, 1966an. Hitz horrek tribu desberdinentzat esanahi desberdina du. «Guk Alaskan ezdiogu horrela esaten -esan zuenWilliam Hendley, lider eskimalak. Native Power deitzen diogu guk». [Native Power, «Bertako Boterea» edo «Indarra» itzul genezake, edo -liburu honen titulua legez, librekiago- «Lurraren indarra»].

«Red Power: An Eight Point Program».

Akwesasne Notes, 1969.

 

Gerra diferente bat da orain. Indioek batzutan ikusterik ere ez daukaten indar suntsitzaileen kontrako burruka da [...] Baina indioek badakite indar horiek badirena.

Mel Thom,

Walter River-eko Paiute (Nevada).

 

Orain dela mendebateko gerra bera da. Aurpegiak aldatu dira, eta erabiltzen denteknologia [...] Gure lurra nahi dute, gure erreserbak. Biolentoak garela esaten dute, defenditzen garelako.

John Trudell,

AIMkoa.

 

Gauean zuen hiri eta herrietako kaleak isilik egongo dira, eta hutsik daudela pentsatuko duzue, aldiz lur hauek noizpait bete eta oraindik ere maite dituzten itzulian diren lagunekin irakitan egongo dira.

Seathe,

Duwamish tribukoa.

Puget Sound-en (Washington), 1855.

 

Ai itzul balitez gutartera ja! indioen istorioen itzultzaile trebeak, Mitxel, Imanol, Xabi, Petri...

Liburutto honetako sei ipuinak Simon J. Ortiz-ek (Albuquerque, New Mexico) Navajo Community College Press-en 1983an argitaratu zuen «Earth Power Coming / Short fiction in native american literature» bildumatik atereak dira.

Eskerrik anitz bilduma berorri bilatu, aurkitu eta eskuratu ziguten Jon & Avi adiskideei.