Ez da pale egiteko oldua
Ez da pale egiteko oldua
Alfonso Sastre
taldea: Goaz
1986, antzerkia
56 orrialde
84-398-6302-0
Alfonso Sastre
1926
 
Ez da pale egiteko oldua
Alfonso Sastre
taldea: Goaz
1986, antzerkia
56 orrialde
84-398-6302-0
aurkibidea
 

 

1.- Txino baten kontrako hitzak, eta, bidaiarako antolakizunak

 

(Kalabozoa. Txino bat kateiatua. Rinconete, zentinela)

RINCONETE: (Txinoari irriz, esaldi maitakor bat balesaio bezala) Kaka hire amarentzat, txino alu hori! Hire kulpa madarikatuz, hemen pasa behar nik uda, santixoetako berotzar honetan urrutiko nire patria gogoan diadala, Madrid, lur bedeinkatu hura..., han, gaur, 1896.go abuztuaren 15ean, nire paisanoak berbena paregabea «La Berbena de La Paloma» ospatzen ari diren bitartean. Madarikatua! Nor legokeen han! Eta ez hemen hirekin, txino, hiltzaile, kondenatu horrekin!

(Cortadillo kaboa sartzen da)

CORTADILLO: Jar hadi firmes, Rincon.

RINCONETE: Firmes? Zer dela eta?

CORTADILLO: Agintaria naizelako, sartzen.

RINCONETE: Esaneko nauzu, kaboa.

CORTADILLO: Entzun arretaz.

RINCONETE: Dena belarri nauzu, Cortado nire kaboa.

CORTADILLO: Betekizun baten kargudun gaituk.

RINCONETE: Esplikatzen ez bahaiz...

CORTADILLO: Goiko agintaritzak gure beharra dik.

RINCONETE: Goiko agintaritzak, al diok?

CORTADILLO: Koronel Hankaundi behekoa dela uste ez baldin baduk behintzat...

RINCONETE: Ez horrelakorik, kaboa, eta, agindu.

CORTADILLO: Delako koronel horrek hots egin zidak.

RINCONETE: Eta zer komandatu dik!

CORTADILLO: Isileko betekizun bat. Ez al diat esan?

RINCONETE: Hitz egin ezak garbi. Hildako bat bezain isila nauk, badakik.

CORTADILLO: Fu Man-txu horri buruz duk.

RINCONETE: Xilipoilas horri? Begiz ezin dixat ikusi.

CORTADILLO: Berriro ere xaxaka al haiz?

RINCONETE: Amarengandik zetorkidak.

CORTADILLO: Hark ere ez al zian jotarik esaten?

RINCONETE: Nik bezalaxe. Xesus, Xesus! esaten zian. -exenplo bat duk.

CORTADILLO: Ba, begira. Kunda bat diagu.

RINCONETE: Esan iezadak argiago, maisua, menda honek ez zekik ixitoeraz horrenbeste txamuilatzen eta.

CORTADILLO: Txoroa hi! Kunda edo kondukzioa, moteil.

RINCONETE: Zein diagu eramatekoa, Chanlie Chan hori?

CORTADILLO: Hala duk. Arrisku hori ber-bera.

RINCONETE: Esan eta izan. Arriskua alegia. Ihes arriskua. Bitan ahalegindu duk akertxo hori, ez besteren hori, eta, bigarrengoan, ia ia aurkitu ez. Mangia duk txino arraio hau.

CORTADILLO: Alperrik nirekin.

RINCONETE: Bai nirekin ere, eramaten banauk.

CORTADILLO: Eramango ez haut ba!

RINCONETE: Abentura zalea nauk, ibili behar haundirik ez bada.

CORTADILLO: La Habanaraino eramatea besterik ez duk.

RINCONETE: Bila ezak beste bat. Bide luzea duk horí.

CORTADILLO: Ezin diat, paisano. Hankaundi koronelak apuntatu dik hire izena, eta, salbakonduktoan hago. Begira ezak hemen: Rinconete Exposito eta Cortadillo Galeote kaboa.

RINCONETE: Irla guztia pasa behar, mutur batetik besteraino.

CORTADILLO: Beno, baina, trenez, lasai asko, haundiena behintzat.

RINCONETE: Beldurgarria zegok manigua gerrate honekin.

CORTADILLO: Bazeramagu armamentua, eta, trenak ere bai bere eskolta militarra.

RINCONETE: Matxetez hasten bazaizkiguk ixorratuko gatxiotek.

CORTADILLO: lkuskizun zegok hori. Patria.ren soldaduak gaituk.

RINCONETE: Beno, La Habanatik boltio bat ematea atsegin zaidak.

CORTADILLO: Txinoa entregatu eta, iupa!, parrandara, itzulerako trena heldu arte.

RINCONETE: Non entregatu behar ote da?

CORTADILLO: Kapitandegian edo... ez zekiat. Espezifikatua zetorrek.

RINCONETE: Ikusi ahal izango ote diagu txintxilikatzen dutenean?

CORTADILLO: Jende aurrean izango duk, ziur asko.

RINCONETE: Beharbada «garrote vil»ez hilko ditek.

CORTADILLO: Eskolta garenez, ikustera sartzeko baimena eskatuko diagu.

RINCONETE: Gaur «La Berbena de La Paloma» ospatzen duk nire Madrilen.

CORTADILLO: Eta ni, zer? Cuencakoa al nauk ala?

(Ilun. Diana jotzen)